Udaberriko giroa nagusi izango da astearen amaieran, baina euria egingo du, eta maximoek, behera
Ostegun honetan, maximoak 30°C ingurukoak izango dira, eta ostiralean, 23°C ingurukoak.
Bakio, udaberri honetan, Eguraldira bidalitako argazki batean.
Udaberriko eguraldia nagusi izango da astearen amaieran ere, baina ostiraletik aurrera tenperatuak baxuagoak izango dira eta euria ere izan daiteke tarteka.
Ostegunean giro eguzkitsua izango da, nahiz eta ez den guztiz oskarbi egongo. Goizaldean lainoak edo behe-lainoak ager daitezke hegoaldeko zenbait tokitan; egunean zehar, berriz, goi-hodeiak zabalduko dira, Euskalmeten iragarpenaren arabera.
Arratsaldean, bero-hodeiak ugarituko dira, batez ere mendialdean, eta baliteke Pirinioen inguruan trumoiren bat izatea. Haizea hegotik ibiliko da, eta indartuz joango da, baina kostaldean arratsaldeko ohiko itsas haizeak leundu dezake. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira Kantauri isurialdean. Bilbon edo Donostian maximoak 27-28ºC ingurukoak izango dira, eta Gasteizen eta Iruñean 25ºC-ra irits daitezke.
Ostiralean, tenperaturek behera eta euri apur bat
Ostiralean, zerua estaliago agertuko da aurreko egunarekin alderatuta, eta erdi-mailako eta goi-hodeiak ugari izango dira. Mendebalde erdialdean, hodeiak trinkoagoak izango dira eta euria ekar dezakete.
Pirinioetan, arratsaldean, berriro agertuko da trumoi-arriskua. Haizeak norabidea aldatuko du: goizean hegotik ibiliko da, eguerdian ipar-mendebaldera joko du kostaldean, eta arratsaldean iparrera barrualdean. Tenperatura minimoak leunagoak izango dira, eta maximoak jaitsi egingo dira, Hego Euskal Herriko hiriburuetan 23ºC inguruan geratuz.
Larunbatean, eguna laino eta giro grisagoarekin hasiko da, lehen orduetan behe-hodeiak nagusi izango direlarik. Denborak aurrera egin ahala, ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira, baina ez da guztiz argituko.
Haizea orokorrean ahula izango da, hasieran mendebaldetik joko du, baina arratsaldetik aurrera iparrera egingo du. Tenperaturei dagokienez, minimoetan ez da aldaketa handirik izango, baina maximoak pixka bat jaitsiko dira, batez ere Kantauri isurialdean.
Igandean, antzeko joera izango da: goizaldean lanbroa agertuko da eta gainerakoan zerua hodei-tarteekin egongo da. Haizea iparretik ahul ibiliko da eta ia ez da aldaketarik izango tenperatura, giro egonkorra eta aldaketa handirik gabea izango dugu, hortaz.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.