Udaberriko eguraldia ate joka dago: euriak eten, eta tenperaturek gora egingo dute
Eguraldi eguzkitsu eta udaberrikoa nagusituko da, eta tenperatura maximoek 20-22 graduen langa gaindituko dute.
Eguzkia, udaberrian. Foto: EITB Media
Astea tenperatura baxuekin eta zaparrada batzuekin hasi bada ere, pixkanaka hobera egingo du, eta asteazkenetik aurrera eguraldi eguzkitsu eta udaberrikoa nagusituko da. Asteartea oraindik apur bat ezegonkorra izango da, baina joera hobera egingo du, nabarmen.
Astearte honetan, Euskalmeten iragarpenaren arabera, tenperaturek gora egingo dute, nahiz eta tarteka zaparradak botako dituen, batez ere ipar partean. Kantauri isurialdean hodeiak nagusituko dira egunaren zati handi batean, eta tarteka-marteka euria egingo du.
Hegoaldean, goizeko lehen orduetan giro hotza izango da; minimoak 2 gradukoak izan daitezke Gasteizen eta Iruñean. Egunean zehar, zerua hodeitsu zein oskarbi azalduko da, eta euri-probabilitatea txikia izango da. Haizea ahula izango da, eta eguerditik aurrera iparraldetik joko du.
Eguraldi egonkorra
Asteazkenean, eguraldia egonkorragoa izango da lehen orduetan; geroago, baina, eguzkia nagusituko da eta tenperaturek gora egingo dute, Euskalmeten arabera. Kantauri isurialdean behe-hodei batzuk ager daitezke, batez ere goizaldean eta egunaren amaieran. Barnealdean, lehen orduetan lainoak sor daitezke. Haizea ipar-ekialdetik ibiliko da eguerditik aurrera, eta tenperatura maximoak 20 eta 22 gradu artekoak izango dira.
Ostegunean, udaberriko joerak jarraituko du. Goizean goiz lainoak agertuko dira hegoaldean, baina gainerakoan eguzkia izango da nagusi. Iparraldean, goizean behe-hodeiak ugariagoak izango dira, baina arratsaldean ostarteak zabalduko dira. Tenperatura maximoak 20 ºC ingurukoak zein hortik gorakoak izango dira. Haizea aldakorra izango da, eta eguerditik aurrera berriro ipar-ekialdera finkatuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.