Abisu horia tenperatura altuengatik EAEn asteartera arte, baita baso-sute arriskuagatik ere
Abisu horia 13:00etatik 20:00etara egongo da indarrean gaur, tenperatura altuak direla eta, eta ordu berean aktibatuko da astelehenean eta asteartean ere. Datorren aste osoa izango da eguzkitsua eta beroa Euskal Herrian.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak asteartera arte luzatu ditu abisu horiak tenperatura altu eta iraunkorrengatik Euskadin, eta astelehen eta asteartean baso-sute arrisku handiagatik abisua gehitu die.
Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez, igande honetako abisu horia 13:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, eta astelehenean eta asteartean, ordu tarte berean egongo dira indarrean abisuak.
Tenperatura altuak eta hegoaldeko haizearen intentsitatea direla eta, baso-sute arriskua ere aktibatu dute asteleheneko 00:00etatik astearteko 24:00etara.
Iragarpen meteorologikoa
Udako egun beroenetan bezala, termometroak 30 ºC-tik gora ibiliko dira Euskal Herriko hainbat txokotan datozen egunetan.
30 eta 35 ºC artean kokatuko dira tenperatura maximoak gaur, gradu pare bat igoko dira astelehenean, eta goranzko joerarekin jarraituko du asteartean.
Gaur, tenperaturak gora egingo du isurialde atlantikoaren barnealdean; bertan espero dira lurralde osoko baliorik altuenak, 34-35 ºC ingurukoak. Bizkaiko mendebaldeko kostaldean ere gora egingo du tenperaturak, arratsaldean ibiliko den brisa arinak ia ez baitu eraginik izango bertan. Zerua ia oskarbi egongo da egun osoan zehar, eta bero hodeiak garatuko dira arratsaldean mendi inguruetan; trumoi ekaitzak izan daitezke Pirinioetan.
Astelehenean, bero handia egingo du isurialde atlantikoan, kostaldean gehien. Hego-ekialdeko haizea zakar samar ibiliko da, eta, ondorioz, 35 ºC-ra helduko dira iparraldeko hainbat lekutan. Tenperatura altua izango da goizean goiz ere. Arratsaldean, brisa apur bat sar daiteke kostaldeko leku batzuetan. Gainerako tokietan, berriz, tenperatura maximoak aurreko egunekoen oso antzekoak izango dira, 30-33 ºC ingurukoak. Zerua oskarbi egongo da.
Asteartean, ez dugu aldaketa handirik espero. Tenperatura oso altuak izango dira berriro, batez ere isurialde atlantikoan, non maximoak 35 ºC-tik gorakoak izango diren. Haizeak hego-ekialdetik jotzen jarraituko du, eta litekeena da brisa kostaldeko leku batzuetan sartu ezinik ibiltzea. Zeruak oskarbi jarraituko du.
Asteazkenean ere, hego haizeak gogor joko du, eta giro eguzkitsua eta tenperatura altua espero da ostegun eta ostiralerako ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Tenperatura atseginak asteburua baino lehen; larunbatetik aurrera, berriz ere 40 graduren bueltan
Kostaldean, maximoak 30 gradutik behera mantenduko dira bihar arte, baina larunbatean nabarmen igoko dira.
Tenperatura atsegina kostaldean, 25 º ingururekin, eta bero handia barnealdean, 35º baino gehiagorekin
Giro beroa eta sargoria izango da, gutxienez, ostiralera arte.
Tenperaturak jaitsi egingo dira, baina abisu horia ostegunera arte mantenduko da
Termometroek 37 ºC-ra iritsiko dira Ebro bailaran oraindik ere. Gainerako lekuetan egoera lasaiagoa izango da: altuenak 26 ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 35 ºC-koak trantsizio gunean. Zerua nagusiki eguzkitsu egongo da, han-hemenka hodei batzuekin.
Nola jokatu behar da bero-kolpe baten aurrean?
Beroak estu hartzen gaituenetan, larrialdi zerbitzuak prest daude azkar erantzuteko. Baina, beroari nola aurre egin ikastea garrantzitsua da, eurak ailegatu arte. Adibidez, ura ematea komeni da zorabiatuta dagoenari.
Alerta laranja asteartera arte luzatu dute, 38 ºC-ko tenperaturarekin barnealdean
Muturreko tenperaturen ondorioz, lurraldearen zati handi bat abisupean jarraituko du; apur bat jaitsiko dira tenperaturak bihar, baina iparraldeko zonalde batzuetan bakarrik.
Uda giroa nagusituko da asteburuan Euskal Herrian, eta igandean 35 gradutik gorako tenperaturak izango dira
Larunbatean udako giroa sendotuko da eta igandean tenperaturek nabarmen egingo dute gora, batez ere barnealdean.
Aste hasiera grisa eta ezegonkorra
Zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du tarteka gaur goizean, baina arratsaldetik aurrera hobera egingo du.
Muturreko beroaldia Europan
Europako herrialde askotan, muturreko tenperaturak dituzte oraindik, 40 gradurainokoak. Beroaldiak muturreko tenperatura historikoak utzi ditu Alemanian, Danimarkan eta Txekian. Herrialde batzuetan, agintariak ur-kanoiak erabiltzen ari dira herritarrak freskatzeko.
Larunbateko beroak euriteak ekarriko ditu igandean Euskal Herrira
Euskadin metro koadroko 15 litro euri baino gehiago pilatu ahal izango dira ordubetean. Ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian, berriz, alerta laranja ezarriko dute euriteen ondorioz.
Beroak atseden hartuko du igandean, eta ekaitz arriskua izango da hainbat tokitan
Maximoak nabarmen jaitsiko dira. Kostaldean apalagoa izango da aldaketa, aurreko egunetan ere beroenek behera egin dutelako, baita Nafarroa ekialdean eta hegoaldean ere. Ildo horretatik, beroenak 30 ºC azpitik geratuko dira leku gehienetan.