Tenperaturak jaitsi egingo dira, baina abisu horia ostegunera arte mantenduko da
Termometroek 37 ºC-ra iritsiko dira Ebro bailaran oraindik ere. Gainerako lekuetan egoera lasaiagoa izango da: altuenak 26 ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 35 ºC-koak trantsizio gunean. Zerua nagusiki eguzkitsu egongo da, han-hemenka hodei batzuekin.
Asteartean hodeiak agertu dira Donostian. Argazkia: Jon Hernandez Utrera.
Azken egunotan bizi izan dugun beroa murrizten ari da eta datozen orduetan askoz ere giro atseginagoa izango dugu, nahiz eta Segurtasun Sailak abisu horia mantenduko duen tenperatura altuengatik ostegunera arte. Tenperatura altuak batez ere barnealdean izango dira, Ebro ibaiaren ardatzean.
Asteazkenean eguraldia antzekoa izango da. Bero handiagoa egingo du hegoaldean, Ebro bailaran batez ere, eta termometroak 37 ºC-ra iristea espero da. Trantsizio gunean 35 ºC-raino iritsi ahal izango dira.
Kantauri isurialdeko barnealdeko haranetan, tenperaturak atseginagoak izango dira, eta maximoak 31 ºC ingurukoak izango dira; kostaldean, berriz, giroa aparta izango da, 26 ºC-ren bueltako tenperaturarekin.
Eguraldiaren iragarpenari dagokionez, eguraldi eguzkitsua nagusituko da, baina han-hemenka hodei batzuk agertuko dira. Barnealdean bero-hodeiak garatuko dira eta Kantauri isurialdean behe-hodei batzuk ere agertuko dira, bereziki kostaldean. Arratsaldean, zaparradaren bat botako du. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du kostaldean, eta iparraldetik barrualdean.
Ostegunean, antzera
Ostegunean, tenperaturak oso antzekoak izango dira. Eguraldiari dagokionez, hodei gehiago izango dira arratsalde-gau partean, eta baliteke zaparrada trumoitsu batzuk botatzea. Goiza eguzkitsua izango da, baina Kantauri isurialdean behe-hodei batzuk ager daitezke berriro. Iparraldeko haizea nagusituko da, batez ere arratsaldean, eta bolada gogor batzuk utziko ditu, bereziki hegoaldean.
Tenperatura maximoak 37 ºC ingurukoak izan daitezke Ebro ibaiaren ardatzean, eta 35 ºC ingurukoak trantsizio gunean. Bestalde, kostaldean 26 ºC-ren bueltan ibiliko dira berriz ere. Minimoak pixka bat jaitsi ahal izango dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.