GOI BILERA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

NATO osatzen duten herrialdeetako buruzagiak bilduko dira Ankaran, defentsa gastua eta Ukraina hizpide hartuta

Trump eta aliatu europarren arteko tentsio betean egingo da NATOren goi bilera, presidente estatubatuarrak defentsan gastu nahikorik ez egitea leporatzen baitie. Iazko goi bileran 2035erako defentsa gastua Barne Produktu Gordinaren % 5era handitzea adostu zuten. 

cumbre OTAN Turquía Ankara
NATOren goi-bilera Ankaran, Turkia. Argazkia: Europa Press

NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea osatzen duten 32 herrialdeetako gobernuburuak elkartuko dira gaur-biharretan Turkiako hiriburuan, Ankaran, defentsa gastuaz eta Ukrainari eman beharreko babesaz hitz egiteko. 

Tentsio handiko unean egingo da NATOko goi bilera. Donald Trump AEBko presidenteak defentsan nahikoa gastu ez egitea leporatu die aliatu europarrei, 2035erako defentsa gastua Barne Produktu Gordinaren % 5era handitzea adostu ondotik iazko goi bileran. 

Halaber, Trump NATOko kide diren Europako herrialdeekin haserre dago Irango gerran AEBri ez laguntzeagatik eta beren base militarrak ez uzteagatik. 

Hori dela eta, Alemaniako base militarretatik 5.000 soldadu erretiratuko zituela iragarri zuen Trumpek. 

NATO 3.0

NAT0 3.0 kontzeptua bultzatu nahi du Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak, baina zer esan nahi du horrek? Labur esanda, defentsa gastua handitzea. 

2035erako defentsa gastua Barne Produktu Gordinaren % 5era handitzea adostu zuten aliatuek, eta horren harira, 2025ean Aliantza Atlantikoko Europako herrialdeen defentsa gastua 121.650 milioi euroan hazi zen (% 20 inguru).

Ukrainari babesa

Halaber, aurreikuspenak betetzen badira, aliatuek Ukrainari 140.000 milioi euroko laguntza militarra ematea adostuko dute Ankarako goi bileran. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X