UEFAk "ulertezin eta justifikaezin" jo du Balogun indultatzea
Aurrelari estatubatuarrari txartel gorria kentzeak erakundeen kritikak eragiten jarraitzen du Belgikaren aurkako partidaren atarian.
AEBko selekzioa, Mundialean. Argazkia: EFE
FIFAk Folarin Baloguni jarritako zigorra bertan behera utzi eta Munduko Txapelketako final-zortzirenak jokatzeko aukera eman izanaren aurka egin du astelehen honetan UEFAk. Komunikatu baten bidez, neurria "harrigarria, ulertezina eta justifikaezina" dela adierazi du.
Txartel gorri baten osteko zigor automatikoa "ez da nahieran hartu ahal den aukera bat", Europako erakundearen arabera, eta etorkizunean antzeko kasuak modu berean tratatzera behartuko duela ohartarazi du.
Glenn Micallef Europako Kirol komisarioaren ustez, erabakia "okerra" da; eta Europako Batzordeak, berriz, kirol ebazpenak irizpide "objektibo eta gardenekin" hartzea eskatu du, kasu zehatzari buruzko iritzirik eman gabe.
Bestalde, Belgikako Futbol Federazioak apelazio prozedura hasi du FIFAren aurrean, Belgikako hedabideen arabera, indultua Munduko Txapelketako Diziplina Kodearen eta araudiaren aurkakoa dela iritzita.
Joseph Blatter FIFAko presidente ohiak ere gaitzetsi egin du erabakia, eta esan du txartel gorriak ez direla "telefono dei politikoengatik baliogabetzen",The New York Times-ek Donald Trump AEBko presidenteak Gianni Infantino FIFaren presidenteari deitu diola zabaldu ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.
Marokoko ministro batek Ceuta eta Melillaren “askapenaz” hitz egin du Mohamed VI.aren aurrean
Bi hiri autonomoei buruz hitz egin du, Afrikako iparraldeko lurralde hori 1580an Espainiaren subiranotasunaren mende egon aurretik Ceutan jaiotako bi aditu islamiko aipatuta.
Ormuzen aldi baterako igarobide seguru bat irekiko dutela laster aurreikusi du Omanek
Iranek eta Omanek negoziazio teknikoekin jarraituko dute itsas ibilbide iraunkor bati buruzko akordio bat lortzeko, bai eta informazioa trukatzeko, itsas trafikoa kudeatzeko eta nabigazio- eta segurtasun-zerbitzuak emateko mekanismoak ezartzeko ere.
1.500 haurrek doako igeriketa-ikastaroen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainua hartuz
Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Al-Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan aldi baterako igerilekuak eraikita.