Beroak atseden hartuko du igandean, eta ekaitz arriskua izango da hainbat tokitan
Maximoak nabarmen jaitsiko dira. Kostaldean apalagoa izango da aldaketa, aurreko egunetan ere beroenek behera egin dutelako, baita Nafarroa ekialdean eta hegoaldean ere. Ildo horretatik, beroenak 30 ºC azpitik geratuko dira leku gehienetan.
Eguraldiak udako giroa eskaintzen jarraituko du larunbat honetan. Goizean, giro lasaia izango da nagusi toki gehienetan, hodei gutxirekin. Kostaldean, aldiz, behe-hodei batzuk agertuko dira, Euskalmetek jakinarazi duenez. Barnealdean, eguzkiaz gain, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira.
Haizeari dagokionez, goizean hego-ekialdetik joko du barnealdean, bizi samar, eta kostaldean, berriz, brisa nagusituko da. Arratsaldean, iparraldeko haizea gero eta nabariagoa izango da barnealderantz, baina ez da Nafarroako hegoaldera iritsiko.
Tenperaturak zertxobait jaitsiko dira kostaldean, eta gainerakoan ez dira aldatuko azken orduetako balioekin alderatuta. Gauzak horrela, beroenak berdintsuak izango dira. Arratsaldean, ezegonkortasuna areagotuko da, eta zenbait tokitan ekaitzak jo dezake.
Testuinguru horretan, iganderako aldaketa handia espero da, eta maximoak nabarmen jaitsiko dira. Apalagoa izango da aldaketa kostaldean, aurreko egunetan ere beroenek behera egin dutelako, baita Nafarroa ekialdean eta hegoaldean ere.
Hala, beroenak 30 ºC azpitik geratuko dira leku gehienetan, Nafarroa hegoalde eta ekialdean izan ezik, bertan, 35 ºC-ra ere iritsiko baitira.
Isurialde atlantikoan, zerua lainotuta egongo da, eta euria egin lezake; igande arratsaldean, berriz, zaparrada trumoitsuren bat botako du ekialdean. Iparraldeko haizea nagusituko da egun osoan zehar, eta giro freskoagoa nabarmenduko da, zenbait egun bero izan ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Hego-haizea eta tenperatura beroa, asteari ekiteko
Hego-haizea izango da protagonista asteburuan, 20 ºC inguruko maximoekin
Azaroari ekiteko, negu giroa
Asteburu lasaia datorkigu, giro eguzkitsu eta udazkeneko tenperaturekin
Giro argi eta epelarekin esango diogu agur urriari
Giro nahasia ostiral honetan, asteburu lasai eta epel baten atarian
Alerta laranja ezarri dute ostiralerako nabigaziorako itsasaldeko arriskuagatik
Fronte hotz batek zaparradak eta tenperaturen beherakada ekarriko ditu, batez ere Kantauri isurialdera