Euskadik abisu horia ezarri du larunbat honetan, lurraldearen hegoaldean 35 gradu ingurura heldu daitekeelako
Abisua 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, baina ekaitzak eta haize-bolada oso zakarrak izan daitezke arratsaldetik aurrera.
Eltziegoko (Araba) mahasti bat. Argazkia: Koldo Palacios Ruiz de Bergara.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia aktibatu du larunbat honetan tenperatura altuengatik, lurraldearen hegoaldeko zenbait puntutan termometroak 35 gradu ingurura iritsiko direlako. Abisua 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean.
Aurreikuspenaren arabera, tenperaturak 35 ºC-ra iritsiko dira trantsizio-eremuan eta 36ra Ebroko ardatzean. Kostaldean, berriz, 27 ºC inguruan egongo dira, eta isurialde atlantikoaren barnealdean 32ra helduko dira.
Arratsaldean, bestalde, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuak izan litezke; zenbait tokitan mardul botako du eta txingorra egin dezake. Gainera, ekaitz eremuetan haize-bolada oso zakarrak izan daitezke, eta ipar-osagaia izango dute isurialde atlantikoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Udari agur eguzkitsua egingo diogu
Asteon, eguzki epela egunez eta freskoa gauez
Tenperaturak goranzko bidean Euskal Herrian asteburuari agur esateko
Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Abisu horia bero handiagatik igandean ere