Giro eguzkitsua aste osoan, eta freskoa gauez
Hondarribia. Argazkia: Jose Maria Vega Nieto
Giro eguzkitsua nagusituko da aste osoan, asteburuko joerari eutsiz. Barnealdean kostan baino gehiago berotuko du, baita gauez freskatuko ere.
Gaur, astelehena, eguraldi egonkor eta eguzkitsua. Egunsentian lainoguneak izango dira barnealdean, batez ere Araban, eta kostaldetik gertu behe-laino edo behe-hodei batzuk ere ager daitezke, baina berehala desagertuko dira eta zerua garbi geratuko da. Eguzkiak gaur ere bazterrak berotuko ditu eta barnealdean tenperatura maximoak 27-30 ºC artekoak izango dira; kostaldean brisa altxatuko du eta 24-25 ºC ingurukoak izango dira beroenak. Ipar-ekialdeko haizea arratsaldean barnealdera zabalduko da.
Asteartean ez da aldaketa handirik espero. Presio altuen eraginpean jarraituko dugu, eta eguraldia oso egonkorra izango da. Goizeko lehen orduetan, lanbroa edo behe-hodei batzuk ager daitezke kostaldetik gertu, eta giroa freskoa izango da. Egunaren gainerako orduetan, zerua ia oskarbi egongo da. Haize ahula ibiliko da, eta goizean ipar-osagaitik finkatuko da. Tenperaturan ez da gora-beherarik espero.
Asteazkenean ildo beretik jarraituko du eguraldiak. Aurreko egunetan bezala, eguzkia izango da protagonista. Tenperaturak berdintsu jarraituko du edo graduren bat igo daiteke. Haizea ahul ibiliko da, goizaldean eta goizean goiz hego-ukitua nagusituz. Eguerdi partean iparraldetik edo ipar-mendebaldetik finkatuko da.
Ostegunean berdin jarraituko du, baina tenperaturak apur bat gora egingo duela espero da.
Zure interesekoa izan daiteke
Tenperaturak goranzko bidean Euskal Herrian asteburuari agur esateko
Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Abisu horia bero handiagatik igandean ere