Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Aste beroa eta eguzkitsua izango ez bada ere, oraindik mahuka hutsean ibiltzeko aukera izango dugu datozen egunetan; asteazkenean salbu. Euria nonahi eta tenperatura freskoak izango ditugu orduan Euskal Herri osoan.
Sasoiko eguraldia izango dugu Euskal Herrian asteon, asteazkenean salbu. Tenperaturak 5 bat gradu egingo du behera astelehenean, igandeko bero sapa atzean utzita. Horrela, 24 gradu inguruan egongo dira termometroak kostan, eta 30 graduz azpitik barnealdean.
Goiza hodeitsu esnatuko da isurialde atlantikoan, eta tantaren batzuk botako ditu bertan. Egunak aurrera egin ahala, baina, garbitzera egingo du, nahiz eta kostaldean oraindik lainoren batzuk geratuko diren. Nafarroan eta Araban goizetik aginduko du eguzkiak.
Asteartea, goizeko lehenengo orduetako behe-lainoa gorabehera, egun argia izango da oro har. Arratsaldean, ordea, fronte hotz bat sartuko da gurera, eta iluntzean euria ere bota dezake. Hain zuzen ere, asteartetik asteazkenera doan gaua izango da asteko unerik euritsuena.
Esan bezala, fresko antzean ibiliko dira tenperaturak asteazkenean. Igandean baino 15 gradu gutxiago neurtuko dira denean. Hau da, nekez iritsiko dira 20 gradura, kostaldean zein barnealdean. Goiza bustia izango da; arratsaldean, berriz, atertzera egingo du.
Ostegunean, tenperaturak gora egingo du berriro, eta 23-26 gradu inguruan ibiliko dira termometroak. Ostarteak eta lainoak tartekatuko dira zeruan.
Ostiral eta zapaturako ez dago oso argi eguraldiaren iragarpena. Haizeak iparretik joko du. Dena den, ez da garbi ikusten ipar-mendebaldetik ala ipar-ekialdetik iritsiko den. Horren arabera izango dira egunak argiagoak edo lainotuagoak.
Iganderan, aldiz, ateri eutsiko dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.