BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Antzar Egunean hildako mutila gogoratu dute Lekeition, elkarretaratze isil batekin

10 minutuko isilunea egin dute 19:00etan, udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izan ditu.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Elkarretaratzea, Lekeition. EITBren bideo batetik hartutako irudia.

Lekeitioko Udalak eta Antzar Batzordeak deituta, elkarretaratze isila izan da 19:00etan, udaletxe aurrean, atzo Antzar Eguna ospatzen ari zirela hildako gaztea gogoratzeko. 

Hala, 10 minutuko isilunea egin dute arratsaldean elkartasuna adierazteko hildakoaren senideei eta gertukoei.

Ezbeharra 16:00ak aldera jazo zen, Antzar Eguneko jai-esparruan. Gaztea portuan zegoela, antzarren proba jarraitzen, bi metro inguruko altueratik erori zen.

Osasun-langileek suspertze-lanak egin zizkioten bertan, baina ez zuten hura bizkortzerik lortu. Antza denez, bihotz-biriketako geldialdia izan zuen.

Horren ondorioz, Antzar Batzordeak eta Udalak bozgorailuetatik jakinarazi zuten bertan behera utzi zituztela egitarau ofizialean larunbaterako aurreikusitako ekitaldi guztiak.

Zorigaitz horren aurrean, doluminak helarazi dizkieta hildakoaren familiari, lagunei eta gertukoei, eta 10 minutuko isilunea deitu dute. Era berean, Udalak jakinarazi du aldaketa batzuk izango direla igande honetako egitarauan.

Azkenik, Lekeitioko alkateak herritarrek gertaera izan zenean izandako jarrera eskertu du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X