etxeko indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epailearen aurrera eraman dute Eltziegon bikotekidea harrapatzea egotzita atxilotutako emakumea

Harrapaketa larunbat goizean jazo zen, 07:30 aldera. Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. 25 urteko emakumea epailearen esku utzi dute eguerdian, eginbideak amaitu ostean.

(Foto de ARCHIVO)

Vehículo de la Ertzaintza



EUROPA PRESS

13/10/2021
Ertzaintzaren patruila bat. Artxiboko argazkia: Europa Press

Larunbatean Eltziegon (Araba) atxilotutako 25 urteko emakumea epailearen aurrera eraman dute igande eguerdian, ertzain-etxean egin beharrekoak bete ondoren, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa egiten saiatzea egotzi diote, bikotekidea ibilgailu batekin harrapatu ostean. 

Harrapaketa larunbatean jazo zen, 07:30 aldera. Zenbait lekukok inplikatutako ibilgailuaren datuak eman zizkieten ertzainei, eta handik gutxira topatu zuten, harrapatzearekin bateragarriak diren kalte materialak zituela.

Biktima tokian bertan artatu, Txagorritxu Ospitalera eraman, eta emakumearen ustezko parte-hartzea egiaztatu zuten bertan, biktimarekin eta haren bikotekidearekin hitz egin ostean.

Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, eta izapideak amaitutakoan utziko dute epailearen esku.

Ibilgailua poliziaren zaintzapean dago, noiz ikuskatuko zain.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 05/09/2026.-El Gobierno ha comenzado este sábado a acondicionar una explanada en el Muelle de Poniente de Ceuta para la instalación de tiendas de campaña y poder albergar migrantes pese a la oposición de los vecinos, de la Autoridad Portuaria y de la Confederación de Empresarios. Según ha podido comprobar EFE, los trabajos se han puesto en marcha en la mañana de este sábado para acondicionar este lugar donde se pretende trasladar a los miles de personas que están acampadas en la playa del Trampolín o en el entorno de Loma Colmenar. Las carpas que el Gobierno instalará en estos terrenos portuarios está previsto que puedan albergar a cerca de un millar de migrantes.-EFE/ Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak Ceutako portuaren kontrola hartu du etorkinei "arreta humanitarioa" emateko

Espainiako Gobernua Ceutako Mendebaldeko Kaian dagoen zabalgune bat egokitzen hasi da migratzaileak hartzeko. Bizilagunak, Portu Agintaritza eta Enpresarien Konfederazioa aurka dauden arren, kanpin dendak jarriko dituzte bertan. Aurreikuspenen arabera, mila migratzaile inguru hartuko dituzte. Ceutako Gobernua ere aurka agertu da, eta erabakia "akats larria" dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X