36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da larunbat honetan, arroka batek jota, Asturiasko Cabraleseko Urriellu tontorrera igotzen ari zela. Emakumeak garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Istripua Urriellu tontorraren hegoaldean jazo da, arroka bat askatu eta eskalatzailea jo duenean. Antza denez, harria mendizalea zegoen lekutik 300 bat metro goragotik erori da, Asturiasko Printzerriko Larrialdi Zerbitzuaren (SEPA) arabera.
Asturiasko Suhiltzaileen Erreskate Taldeko kideek erreskate operazio konplexua egin behar izan dute emakumea tokitik ateratzeko eta Urrielluko ibarrera eramateko; han egonkortu dute, ospitalera eraman aurretik.
12:19an jaso dute ezbeharraren abisua, eta erreskate taldearen esku-hartzea 15:50 aldera amaitu da.