25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
Ertzaintzak 25 urteko emakume bat atxilotu du larunbat goizean, Eltziegon (Arabako Errioxa) bikotekidea harrapatzea egotzita. Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa egiten saiatzea leporatu diote.
Gertaera 07:30ak aldera jazo da. Zenbait lekukok inplikatutako ibilgailuaren deskribapena eman diete ertzainei, eta handik gutxira topatu dute, harrapaketarekin bateragarriak diren kalte materialak dituela.
Biktima tokian bertan artatu eta Txagorritxu Ospitalera eraman dute. Bertan, agenteek emakumearen ustezko parte-hartzea egiaztatu dute, biktimarekin eta haren bikotekidearekin hitz egin ostean.
Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, eta, izapideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute. Ibilgailua poliziaren zaintzapean dago, noiz ikuskatuko zain.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera