Kontrolpean hartu dute Urzainkiko baso-sutea, abuztuaren 14an piztu eta astelehenean bizitu ondoren
Ostiral gauean brigada batek bertan jarraituko du, zaintza-lanak egiten. Joan den asteartean, itzaltze-lanek sutea perimetratzea ahalbidetu zuten, eta, horri esker, su-gune beroen gainean jardun ahal izan zuten. Ordutik, egoerak hobera egin du.
Suhiltzaileek kontrolpean hartu dute ostiral honetan Urzainkiko Gazpar haitzean piztutako baso-sutea. Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta astelehenean bizitu zen.
Gaur, Zangozako eta Azkoiengo suhiltzaile-parkeetako hainbat kidek lanean jardun dute sutea piztu zen tokian.
Gaur gauean, brigada batek bertan jarraituko du zaintza-lanak egiten.
Itzaltze-dispositiboak joan den asteartean sutea perimetratzea lortu zuen, eta horri esker, su-gune beroetan lanean aritu ahal izan ziren.
Egoerak bilakaera ona izan du, eta ostiral honetan sutea kontrolpean hartzea lortu dute.