Sei pertsona zauritu dira Bilbon, autobus baten eta tranbia baten arteko talkan
Istripua 14:00ak aldera jazo da, Plaza Biribilean. Autobusaren gidariak maniobra bat egin behar izan du biribilgunean, gurutzatu zaion taxi bat saihesteko, eta aurrez aurre jo du tranbia.
Bilbobus baten eta tranbia baten arteko talka, Plaza Biribilean. Argazkia: Europa Press
Sei pertsona zauritu dira ostiral honetan Bilbobus baten eta tranbia baten arteko talkan, 14:00ak baino minutu batzuk lehenago, Bilboko Plaza Biribilean. Lau zauritu Basurtuko Ospitalera eraman dituzte.
Udalak jakitera eman duenez, tranbiaren gidaria eta beste hiru pertsona eraman dituzte ospitalera, eta gainerako zaurituak istripua izan den tokian bertan artatu dituzte.
Antza denez, Santa Marina Ospitalea eta Abando lotzen dituen A9 lineako autobusak biribilgunean maniobra bat egin behar izan du, gurutzatu zaion taxi bat saihesteko, eta aurrez aurre jo du Plaza Biribila gurutzatzen ari zen tranbia. Zaurituak artatu eta gero, minutu gutxi batzuk behar izan dituzte ibilgailuak biribilgunetik eramateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Adin txikikoak dituen Donostiako familia baten etxegabetzea aldi baterako geldiarazi dute
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Dei komertzialak 400 zenbakiaz hasiko dira larunbatetik aurrera
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea