Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gidari bat atxilotu dute Beasainen, polizia-kontrol bati iskin egin eta agenteen aurka egin baitu

35 urteko gizonezkoak positibo eman du alkoholean eta drogetan, eta autoan zeramatzan bost gramo speed konfiskatu dizkiote.

Ertzaintzako agenteek 35 urteko gizon bat atxilotu dute ostegun goizaldean Beasainen (Gipuzkoa), polizia-kontrol bati iskin egineta patruilen aurka talka egiten saiatzeagatik eta "ihesaldian zirkulaziorako arrisku larria" sortutzeagatik. Alkoholemia eta droga probetan positibo eman du.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostegun goizaldeko hirurak pasata, Beasain parean prebentzio-kontrol bat ezarrita zuten Oriako ertzain-etxeko patruilek auto bat geldiarazi dute. 

Agenteen jarraibideei jaramonik egin ez eta gidaria abiadura azkartzen hasi da, eta haren aurretik kendu dira autoak harrapa ez zitzan.

Ertzainak haren atzetik atera dira, eta, aldi horretan, arrisku handiko egoerak eragin ditu zirkulazioan, ausarkeriaz gidatu du eta; gainera, kalteak eragin ditu patruila-auto batean.

Geldiarazi dute azkenean, eta gidariak, une oro jarrera oldarkorra izan du. Emaitza positiboa eman du alkoholemia-probetan eta drogak detektatzeko probetan.
  
Ibilgailuaren barruan, hauts zuri bateko bost gramo inguruko bilgarri bat aurkitu dute, antza anfetamina edo speed sulfatoa, eta konfiskatu egin diote. Egoera horren aurrean, 35 urteko gidaria atxilotu dute, eta, jarraian, ertzain-etxera eraman dute, beharrezko izapideak egiteko, epailearen esku utzi aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X