EH Bilduk eta EAJk ere Maroko jo dute Ceutako krisiaren erantzule, eta migrazio eskumenak eskatu dituzte Euskadirako
Alberto Feijoo PPko buruak Sanchezek dimiti dezala eskatu dio, "ezgauza" eta gertatutakoan "konplizea" delakoan. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea agerraldia egiten ari da Kongresuan, uztailaren 30ean Marokotik Ceutara iritsi ziren milaka migratzaileen kudeaketaren berri emateko.
Migrazio-krisia
Ceutako migrazio-krisiari "etekina ateratzen" saiatzea egotzi dio Sanchezek Feijoori
Berriz ere hitza hartu duenean, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek gogor egin du oposizioko buruaren aurka, haren kritikak entzun ostean. "Zitaltzat" jo du Alberto Nuñez Feijoo, Ceutako migrazio-krisiari "etekina ateratzen" saiatzeagatik eta egoera horretaz baliatzeagatik beldurra pizteko.
Era berean, galdetu dio ea berak, Ceutako krisiaren aurrean, zer egingo lukeen, eta ia "etorkin guztiak kanporatuko lituzkeen, asilo-eskaerak bideratu ere egin gabe". "Hori legez kanpokoa da, diputatu jaun-andreak; funtzionarioak legea urratzera eta prebarikatzera behartuko lituzke", aurpegiratu dio.
Podemos: “Marokorekin harreman diplomatiko eta komertzialak hausteko unea da”
Ione Belarra Podemoseko bozeramaileak Marokori egotzi dio etorkinen sarrera masiboaren erantzukizuna Ceutan, eta, ondorioz, adierazi du “Marokorekin harreman diplomatiko eta komertzialak hausteko unea dela”.
Vaquerok Sanchezi aurpegiratu dio gertakariak argitzeko "aukera paregabea galdu" izana, eta eskumenak aldarrikatu ditu
EH Bilduren hitzaldiaren ostean, EAJren txanda izan da. Maribel Vaquero bozeramaile jeltzaleak adierazi du Ceutako egoerak ondorio zuzenak izango dituela Euskadin, eta, beraz, immigrazio-politikan "alderdi aktiboa" izan behar duela: "Eskumenak nahi ditugu".
Era berean, Vaquerok Gobernuko presidenteari aurpegiratu dio aukera paregabea galdu duela Ceutan gertatutakoa argitzeko; izan ere, Kongresuko agerraldian ez da autokritikarik egon eta "autokonplazentzia" baino ez du erakutsi, haren ustez.
EH Bilduk dio Espainiak eta Europak Ceutan emandako erantzuna "negargarria" izan dela eta eskumenak eskatu ditu
Mertxe Aizpurua EH Bilduko bozeramaileak gogor kritikatu du Espainiako Gobernuak Ceutako krisian egindako kudeaketa, eta "negargarritzat" jo du bai Europaren eta bai Moncloaren erantzuna. "Ez da onargarria oraindik ehunka eta ehunka pertsona hiriko kaleetan bizirauten egotea", adierazi du.
Testuinguru horretan, Aizpuruak berriro ere migrazio-eskumenak eskatu ditu Euskal Herriarentzat: "Erabakiak hartzeko eta jarduteko tresnak nahi ditugu. Ziur gaude, migrazio-arloko gaitasun eta eskumen guztiekin, euskal herritarrok askoz hobeto egin dezakegula".
Juntsek uste du Sanchezek "ez duela gaitasunik" gobernatzeko Ceutako krisiaren ostean
Miriam Nogueras Juntseko Kongresuko bozeramailearen ustez, Ceutako krisiak agerian utzi du Pedro Sanchezezk "ez duela gaitasunik" Moncloan jarraitzeko; izan ere, haren iritziz, presidenteak edo "Maroko babesten du" edo ez da gai Gobernua eta herrialdearen "segurtasuna" gobernatzeko.
Noguerasek Sanchezi eskatu dio “baztertzeko” eta bere lekua ondorengo bati uzteko.
Rufianek Marokoko erregea “hiltzailetzat” jo du, eta ziurtatu du AEBek eta Israelek esku hartu zutela Ceutako krisian
Gabriel Rufian ERCko Kongresuko bozeramaileak Marokori leporatu dio 80.000 pertsona bere mugara bidali izana Espainiako Gobernua "pikutara bidaltzeko", Washington, Tel Aviv eta "Espainiako polizia eta judizial arloko eskuin eta ultraeskuinaren" laguntzarekin, eta Mohamed VI.a "hiltzailetzat" jo du.
Gobernuko presidenteari Kongresuko osoko bilkuran emandako erantzunean, Rufiánek "aberriaren traidoretzat" jo ditu PP eta Vox; izan ere, Poliziak eta epaileek Ceutan gertatu zitekeenaren berri bazuten, haiek ere bazekiten, eta Gobernuari "odolgabea" izatea egotzi dio.
Vidalek (Sumar) PPren eta Voxen aurka egin du: “Miresablea izan behar da”
Sumarrek Gobernuko presidentearen kudeaketa zentsuratu du, "berandu" jokatu zuela iritzita, eta penintsulara lekualdaketarik ez egitea aurpegiratu dio; gainera, Maroko errugabetzea "ez dela sinesgarria" esan dio.
Sumar taldeko komunen bozeramaile Aina Vidalek eskuinari eta ultraeskuinari zuzendu dizkio bere kritika gehienak. “Elkartasuna Ceutarekin, diote Alderdi Popularrak eta Voxek. Bada, izan zaitezte solidarioak. Utzi nahasteari, Feijoo jauna, legez kanpoko proposamenekin, eta eskaini itzazue plazak”, adierazi du Vidalek, PPk adingabe etorkinak penintsulan hartzeari uko egin izana kritikatzeko.
Abascalek "traidoretzat" jo du Sanchez
Voxeko buruzagi Santiago Abascalek Kongresuko bere agerraldia hasi du Gobernuako presidente Pedro Sanchezi "traidore" deituz, "tribunara igotzeko 35 egun behar izan dituelako". Haren ustez, Marokora migratzaileak sartzea ez da soilik migrazio-inbasio bat, eraso bat baizik. Nork erasotu gintuen? Serio galdetzen dizut nork egin zuen, nor den erasotzailea, ezinezkoa baita Ceuta edo ceutarrak defendatzea nork erasotzen gaituen ez badakigu".
Feijóo: "Operazioa Marokotik atera zen, hark baimendu zuen eta Gobernuak bazekien"
Feijook ziurtatu du Ceutara izandako migratzaileen sarrera masiboa "Marokotik atera zela, Marokok berak baimendu zuela, eta Marokok koordinatu zuelako esateko oinarriak daudela", eta gaineratu du "Gobernuak bazekiela, horren inguruko abisua jaso zuelako".
Ildo horretatik, Feijoók Sanchezi geldetu dio Marokori zergatik dion "beldurra", eta ohartarazi dio bere gezurrak Justiziaren aurrean eta hautestontzietan ordainduko dituela.
Feijook Sanchezek dimiti dezala eskatu du, "ezgauza" eta gertatutakoan "konplizea" delakoan
Sánchezen agerraldiaren ondoren, Feijook hartu du hitza. Oposizioko buruak Sanchezen dimisioa eskatu du, "ezgauza" eta gertatutakoan "konplizea" delakoan . PPko buruak adierazi du Ceutak ez zuela ohiko krisi migratzaile bat jasan, "orain bere horretan jarraitzen duen inbasio bat" baizik.
Horrez gain, presidenteari esan dio oporretan jarraitu nahi badu hauteskundeak deitzeko: "Presidente batek ez du bere betebeharretatik ihes egiteko eskubiderik, eta are gutxiago Estatu-krisi batean".
Espainiako Gobernuak Ceutarako eskualde ultraperiferikoen antzeko zerga-erregimena eskatuko dio Europar Batasunari
Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak Diputatuen Kongresuan iragarri berri du Bruselari eskatuko diotela Ceuta eta Melilla eskualde ultraperiferiko gisa aitortzea.
Sanchez: "Gertatutakoa eta gero, Marokorekiko lankidetza-harremana bestelakoa izan behar du"
Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du Marokorekiko lankidetza-harremana aldatuko duela, migratzaileen sarrera masiboak Ceutan eragindako krisiaren ostean. "Marokoko Estatuarekin partekatzen ditugun alerta-koordinaziorako mekanismo guztiak berrikusten ari gara, eta berme gehigarriak ezarriko ditugu", adierazi du.
Gobernuak "Marokorekin lankidetzan jarraitu" behar duela azpimarratu du, interes orokorraren mesedetan, "baina begi-bistakoa da, gertatutakoaren ondoren, lankidetza horrek ezberdina izan behar duela".
Sanchezek agindu du oraingoz frogarik ez badago ere, Marokoko agintarien parte hartzea egiaztatuko balitz, irmo jokatuko duela
Sanchezek azpimarratu du, nolanahi ere, Ceutako migratzaile oldea Marokok antolatu edo bideratu zuela erakusten duten frogarik bada, Espainiako Gobernuak "irmo" erantzungo duela.
Sanchezek azpimarratu du ez dagoela Marokok sarrera oldea planifikatu edo gauzatu zuela dioen frogarik
Gobernuko presidenteak berretsi du ez dagoela frogarik Maroko uztaila amaieran izandako sarrera masiboaren atzean dagoela esateko. Agintariaren arabera, inolako erakunde edo nazioarteko organismok ez dio Espainiako Gobernuari froga sendorik eman Marokok pasarte hori planifikatu edo gauzatu zuela ziurtatzeko.
Marokoko enbaxadorea deitu zuen Gobernuak abuztuaren 21ean, bi ministrok Ceuta eta Melillari buruz egindako adierazpenengatik
Gobernuko presidenteak jakinarazi duenez, Exekutiboak Marokoko enbaxadorea deitu zuen Espainian joan den abuztuaren 21ean, herrialde horretako bi ministrok Ceuta eta Melillari buruz egindako adierazpen "onartezinak" direla eta.
Sanchezek babestu egin du Gobernuak Ceutako krisian izandako erantzun azkarra
Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak babestu egin du Ceutako krisian Gobernuak izandako "erantzun azkarra", eta gaineratu du: "Aginte bakarra eratu genuen, laguntza behar zen unean babesa emateko".
Sanchezek azpimarratu du ez zela egin Ceutan gertatutakoaren "neurria" aurreikusteko moduko txostenik
Sanchez presidenteak berriz adierazi du Exekutiboak ez zuela jaso uztail amaieran Ceutan izandako migratzaileen sarrera masiboaren "ez maila ezta probabilitatea ere" jakinarazteko txostenik edo ahozko oharrik.
Ceuta eta Melilla "betirako" Espainia izaten jarraituko duela bermatu du Sanchezek
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Kongresuko Osoko Bilkuran esan duenez, Ceuta eta Melilla "beti" izango dira Espainia, eta "horrela jarraituko dute".
Ceutako krisiagatik kontuak emateko hasi du hitzaldia Sanchezek, Kongresuaren ateen alboetan dauden bi lehoien eskulturen jatorria gogoratuz. Lehoi horiek 1865ean egin ziren, Afrikako Gerran Marokoko tropei atzemandako kanoiak baliatuta.
Azaldu duenez, lehoiak Wad-Rasko Itunaren sinadura ospatzeko egin ziren. Itunak gatazkari amaiera eman zion eta "Espainiak Ceuta eta Melillaren gainean duen subiranotasuna betiko sendotzeko" balio izan zuen.
"Duela mende batzuetatik hona, bi hiri horiek Espainiarenak dira. Itun hartatik, akordio diplomatikoari esker espainiarrak dira. Eta ziurtatzen dizuet horrela jarraituko dutela betiko", adierazi du gobernuburuak Ganberan.
Sanchezek esan du Ceutako herritarrengan pentsatzen ari dela, "oso une zailak" direlako, eta itsasoan hil ziren 141 migratzaileen alde ere mintzatu da, "horietako asko gazteak eta haurrak".
Gainera, krisi hau gainditzeko "atsedenik gabe" lan egiten duten milaka langile publikoen lana eskertu du. Ahalegin hori beste krisi batzuekin parekatu du, hala nola Valentziako GOIDIarekin, suteekin eta pandemiarekin.
Sanchezen agerraldia hasi da
PSOEk aurreratu duenez, Sanchezek "zorroztasunez, erantzukizunez eta gardentasunez" emango du Ceutako egoeraren berri.