Azpeitiko ustezko hiltzaileari 11 urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2009an, droga trafikoagatik
Ertzaintzak herriko hainbat saltokiri kamerek grabatutako irudiak eskatu dizkie, 30 urteko taxilariaren hilketaren ustezko egilea aurkitzeko helburuz.
Ertzainak, Azpeitian, miaketak egiten. Argazkia: EFE
30 urteko taxilariaren ustezko hiltzailearen bila jarraitzen dute ostegun honetan Azpeitian. Horretarako, Ertzaintzak herriko hainbat saltokiri kamerek grabatutako kaleko irudiak eskatu dizkie. Tiroketaren egileak krimenaren ondoren egindako urratsen inguruko informazioa atera nahi lukete irudiotatik.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur baieztatu du hilketaren susmagarri nagusiak aurrekari penalak dituela. Besteak beste, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 11 urteko espetxe zigorra ezarri zion 2009an, droga trafikoarekin lotutako auzi batean.
Ertzaintzak susmagarriaren etxebizitza eta beste bi higiezin miatu zituen atzo Azpeitian, eta Azkoitian ere etxebizitza bat arakatu zuten, ustezko hiltzailearen amarena.
Operazioa Azpeitiko Landeta auzoan egin zen, bereziki, baina beste auzo batzuetara ere zabaldu zen. Guztira, sei patruilek hartu zuten parte, Ertzaintzako eta Udaltzaingoko agenteekin.
Tiroketaren nondik norakoak
Gertakaria astearte arratsaldean izan zen, Artzubia hiribiko biribilgune batean. Gizon bat hil zuten, su-arma batekin tiro eginda.
Lekukoen arabera, susmagarriak biktimaren autoa jo zuen, eta hura ibilgailutik jaitsi zenean, erasotzaileak hainbat tiro jaurti zizkion. Horietako batek, buruan jo zuen. Ondoren, egileak auto gris batean ihes egin zuen.
Biktima 30 urteko gazte bat zen, lanbidez taxilaria, eta herrian oso ezaguna DJ gisa egindako lanagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera