Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Gizonezko bat hil dute gaur arratsaldean Azpeitian tiroketa batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, su-armaz egindako tiro baten ondorioz hil da.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du eta tiroketaren egilearen bila ari da. Ihes egin du.
Artzubia hiribideko biribilgune batean izan da gertakaria, 20:15 inguruan. Antza, auto batek beste ibilgailu bat kolpatu du, eta ondoren, kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute.
Bertaratu diren osasun-zerbitzuak gizonezkoa suspertzen saiatu badira ere, tokian bertan zendu da. Buruan jaso du tiroa.
Hildako gizona 30 bat urteko gizona da, taxilaria ogibidez.