Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760ri eragingo die gutxigorabehera, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Iruñeko Arrotxapea auzoko hegoaldeko 24 orduko eremu laranja, Arga ibaiaren, Otsagabiaren eta Maiteminduen pasealekuaren artean dagoena, astearte goizaldean jarri da martxan.
Hori dela eta, eremu horretan aparkatuta dauden ibilgailu guztiek nahitaezko txartela edo 8. sektoreko (Arrotxapea) egoiliar-txartela izan beharko dute eguneko 24 orduetan, asteburuetan ere bai. 24 orduko TAO eremua ezartzea neurri berritzailea da, orain arte sanferminetan baino ez baitzen ezartzen.
Horrela, Udalak bultzatutako proiektu pilotua jarri da martxan, eremu hori arintzeko eta auzoko bizilagunentzako aparkalekuak askatzeko. Izan ere, Alde Zaharretik eta Iruñeko erdigunetik gertu dagoenez, egoiliarrenak ez diren ibilgailuek denbora luzez aparkatu ohi dute bertan.
Ordaindu beharreko zenbatekoa
24 orduko eremu laranja berrik ia 20 kaleri eta 1.760 bat plazari eragingo die, gutxi gorabehera, auzoan dauden 5.307 plaza arautuetatik.
Lehen hamar minutuetan 0,35 euro ordaindu behar dira, eta 0,05 euro lehen bi orduetan hiru minutuko frakzio bakoitzeko. Hirugarren ordutik aurrera, hamar minutuko frakzio bakoitzak 0,05 euro balio du (0,30 euro orduko).
Tiket batek gehienez 9,5 orduz aparkatzea ahalbidetuko du, 4,45 euroko kostuarekin. Denbora hori igarota, beste tiket bat atera beharko da, aurrekoaren baldintza ekonomiko berberekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera