Irailean Euskal Herriaz gozatzeko hamar plan
Jaiak, estropadak, zinema- eta dantza-jaialdiak, kontzertuak eta mahats-bilketa. Iraila proposamenez betetako hilabetea da Euskal Herrian.
Iraila gustu eta adin guztietarako planez beteta dator. Lekeitioko tradiziotik Donostiako alfonbra gorrira, Arabako Errioxako mahastietatik Ipar Euskal Herriko agertokietara, hamaika aukera izango dira Euskal Herria punta batetik bestera ezagutzeko.
Agenda kulturala, gainera, musika- eta dantza-jaialdiek, kontzertuek eta gastronomiarekin lotutako proposamenek osatuko dute.
1. San Antolinak eta Antzar Eguna, Lekeition
Irailaren 1etik 8ra · Lekeitio (Bizkaia)
Lekeitiok San Antolin jaiak ospatuko ditu, ekitaldiz eta jai-giroz betetako astearekin. Egitarauko hitzordu guztien artean, Antzar Eguna nabarmentzen da, herriko tradiziorik ezagunenetako bat baita, eta urtero milaka lagun biltzen baititu portuaren inguruan. Irailaren hasieran euskal kostaldean izaten den jai-giroko hitzordu nagusietako bat da.
2. Ravel jaialdia, musika klasikoa Ipar Euskal Herrian
Irailaren 5era arte · Ipar Euskal Herrian
Ravel Jaialdiak musika klasikoa Ipar Euskal Herriko hainbat agertokitan zabalduko du. Sona handiko interprete eta taldeak arituko dira, errepertorioko obra handiak eta proposamen garaikideak uztartzen dituen egitarauan.
3. Kontxako Estropadak, ezinbesteko hitzordua Donostian
Irailak 6 eta 13 · Donostia
Kontxako Estropaden bi jardunaldiek traineruz eta zaleez beteko dute Donostiako badia. Lehiaketa, gainera, kirol-proba baino askoz gehiago da: bi igande horietan, Donostiako kaleak eta hondartzak euskal udako topagune nagusietako batzuk bihurtuko dira. Estropadak Euskal Jaien barruan egingo dira, eta egun horietan euskal kultura eta tradizioak izango dira hiriko protagonista.
4. FesTVal, telebista Gasteizera itzuliko da
Irailaren 7tik 12ra · Vitoria-Gasteiz
Gasteiz telebistaren munduaren topagune bihurtuko da berriro, FesTVal jaialdiaren edizio berriaren eskutik. Aurkezpenek, estreinaldiek, topaketek eta pantaila txikiko aurpegi ezagunek osatuko dute egitaraua, eta jaialdia Arabako iraileko ikus-entzunezko hitzordu nagusietako bat izango da.
5. Arabako Errioxako mahats-bilketaren jaia
Irailak 13 · Kripan (Araba)
Mahats-bilketak ere bere jaia izango du Kripanen. Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Jaiak tradizioa, gastronomia eta ardoa uztartuko ditu, eskualdeko egutegiko une garrantzitsuenetako bat ospatzeko. Arabako Errioxara hurbiltzeko eta bertako herriak zein mahastiak ezagutzeko aukera izango da.
6. Santakurtzak, jaiak eta kontzertuak Galdakaon
Irailaren 12tik 21era · Galdakao (Bizkaia)
Galdakaok Santakurtzak ospatuko ditu, egitarau zabalarekin. Musikak leku berezia izango du jaietan, eta euskal artistak zein beste herrialde batzuetako taldeak arituko dira doako kontzertuetan. Iragarritako izenen artean, Su Ta Gar eta Tanxugueiras nabarmentzen dira.
7. Le Temps d 'Aimer la Danse, nazioarteko dantza Biarritzen
Irailaren 5etik 15era · Biarritz (Lapurdi)
Biarritz dantzaren agertoki handi bihurtuko da hamar egunez, Le Temps d'Aimer la Danse jaialdiaren eskutik. Hainbat herrialdetako konpainia eta dantzariak bilduko ditu jaialdiak, eta ikuskizun handiak zein proposamen berritzaileagoak uztartuko dituen egitaraua eskainiko du.
8. Sopela Kosta Fest: surfa, musika eta natura
Irailaren 18tik 20ra · Sopela (Bizkaia)
Itsasoa izango da berriro protagonista Sopela Kosta Festen. Jaialdiak surf-lehiaketak, naturarekin lotutako jarduerak eta aire zabaleko kontzertuak uztartuko ditu. Udari agur esateko eta itsasoaz gozatzeko plan erakargarria da, giro lasaiagoan.
9. Zinemaldia, zinema-hitzordu handia
Irailaren 18tik 26ra · Donostia
Bederatzi egunez, Donostiak nazioarteko zinema-industriako zinegile, interprete eta profesionalak hartuko ditu. Proiekzioek, alfonbra gorriek eta kaleetako giroak hiria Europako kulturagune nagusietako bat bihurtuko dute.
10. The Cat Empire, musika-gaua Bilbon
Irailak 23 · Bilbo
Agenda amaitzeko, The Cat Empire taldea Bilbora iritsiko da, jazza, funka, ska eta munduko hainbat txokotako erritmoak uztartzen dituen musikarekin. Talde australiarrak Santana 27an joko du, iraileko azken txanpan.
Zure interesekoa izan daiteke
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan Ceutako hipikan, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok kalean jarraitzen dute, duela hilabetetik.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa akordio bat ixtear da ugalkortasun klinika batekin, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta gehiago dira obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten duten emakumezko kirolariak. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin eta hala nahi duen jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Guardia Zibilak furgoneta baten gidariari lagundu behar izan dio Sartagudan, errepidea hondoratu ostean
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".
Nafarroan harrera zentro batetik atxikitako sei urteko mutil bat erreskatatu dute
Foruzaingoak haurraren bi senide atxilotu ditu eta beste hiru pertsona ikertzen ari da, autoz egindako ihesaldi arriskutsu baten ondorioz.
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, seme-alaba adingabeen aurrean emazteari eraso egiteagatik
Igandean hartu zuten atxilo, 01:00a aldera. Emakumeari larrialdietara lagundu zioten foruzainek, eta etxera itzuli zen ordu batzuk geroago; gizona, berriz, polizia-etxera eraman zuten.
Hiru egunetan desmuntatuko dituzte konpartsek Aste Nagusiko txosnak
Atzo, igandea, amaitu ziren Bilboko jaiak eta datorren irailaren 3a baino lehen dena batuta egongo da.