Galdakao
Bizkarrak bere 12 dendak eta bi lantegiak itxiko ditu ekainaren 30ean
Dendak ditu Galdakaon (5), Bilbon (3), Usansolon (2), Basaurin (1) eta Lemoan (1), bai eta bi lantegi ere, okindegia bata eta gozotegia bestea, biak Usansolon.
Bederatzi pertsona zauritu dira Galdakaon, auto batek harrapatuta
Auto erakusketa bateko hainbat ikusle zauritu dira Galdakaon (Bizkaia), parte hartzen ari zen autoetako batek harrapatuta. Zaurituak ospitalera eraman dituzte. Motor Show ikuskizunean gertatu da ezbeharra, Urreta auzoko San Joan jaietan. Dirudienez, ibilgailua kontrola galdu du, biribilgune batean irrist egin duelako, eta hesiaren atzean zeuden ikusleak aurretik eraman ditu.
Hainbat zauritu Galdakaon, auto-erakusketa batean
Ezbeharra Urreta auzoko San Joan jaietan gertatu da. Zaurituak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte; hala ere, gehienek ez dute zauri larririk, lehen informazioaren arabera.
Lan mahai bat osatu da Barrualde-Galdakao ESIko larrialdi zerbitzuaren egoera bideratzeko
Inplikatutako alderdi guztiek hartuko dute parte, “diskrezioz” lan eginda. Egoerak eztanda egin du, larrialdi zerbitzuetako langileen zati handi bat bajan dagoen garaian, zuzendari medikoak dimisioa eman duenean.
Sindikatuek salatu dute Galdakaoko Ospitaleko zuzendaritza duela bi urtetik zela arazoaren jakitun
Galdakaoko larrialdi-zerbitzuetako langileek duela bi urte salatu zuten lan-karga handiegia zutela, LAB sindikatuko Jessica Gondraren hitzetan. Horren esanetan, zuzendaritzak urte biko epean ez du ezer egin. Sindikatuen ustez, zuzendaritzak egoera baliatu nahi du langileen irudia zikintzeko, Gernika-Lumoko larrialdi-zerbitzua gauez itxita.
Barrualde-Galdakao ESIaren zuzendari medikoak dimititu egin du, larrialdi-zerbitzuko langileen bajak direla eta sortutako krisi betean
Langileen batzordea eta zuzendaritza 13:00etan bilduko dira, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuko egoera bideratzeko. Bertan, azken asteetan hainbat baja-mediko eta barne mugimenduak pilatu dira.