TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioi batek istripua izan du eta karga galdu du A-8an, Galdakaon, eta auto-pilaketa luzeak sortu dira

Kamioilaria, zaurituta, ospitalera eraman dute, eta ibilgailua lekutik kentzeko lanean ari badira ere, zirkulazioa bere onera etorri da.

Zirkulazioa korapilatu egin da gaur goizean A-8an, Galdakaon kamioi batek istripua izan eta karga galdu duelako. Bina errei itxi dituzte Donostiarako eta Bilborako noranzkoetan.

Kamioilaria lekuan bertan artatu dute hasieran, baina ospitalera eraman dute gero.

Segurtasun Sailaren informazioaren arabera, ibilgailua erdibitzailean geratu da Donostiarako noranzkoan zihoanean, eta auto-ilarak sortu dira inguru horretan.

Arreta handiz gidatzea gomendatzen da, kamioia kentzeko eta bidean normaltasuna berreskuratzeko lanek jarraitzen duten bitartean, baina zirkulazioa bere onera itzuli da.

Dirudienez, elikagaiak eta bestelakoak erori dira kamioitik errepidera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X