Gernikako lokutorio bateko langilea atxilotu dute, bezeroen eta lagunen 82.000 euro bereganatzea leporatuta
Ikerketako iturrien arabera, diru-bidalketak justifikatzeko erreziboak egiten bazizkien ere lokutorioko bezeroei, azken bi hilabeteetan ez zituen bidalketak gauzatu. Era berean, lagunei maileguak eskatu eta desagertu egin zen.
Gernikako lokutorio bateko langile bat, 30 urteko gizonezkoa, atxilotu du Ertzaintzak bezeroek eta lagunek atzerrira bidaltzeko ematen zioten dirutik 82.000 euro hartzeagatik.
Aurkitu ez zezaten, gizona lanetik desagertu zen eta Euskaditik kanpora joan zen bizitzera, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Antza denez, azken bi hilabeteetan, lokutorioko bezeroek egiten zituzten diru-bidalketak justifikatzeko errezigoak egin bai baina gero, bidalketa horiek ez zituen gauzatzen.
Biktimek Ertzaintzari jakinarazi zioten gertatutakoa, eta negozioaren jabeak salaketa jarri zion langileari 33.000 euro bereganatzeagatik.
Halaber, konfiantzazko harremana zuen beste pertsona batek 15.000 euroko mailegu bat eman zion, epe jakin batean itzultzeko. Baina handik gutxira desagertu egin zen eta gauza bera egin zien beste hainbat laguni ere, 34.000 euro gehiago eskuratu ondoren.
Ertzaintzak gizona topatu eta larunbatean ertzain-etxera joateko eskatu zioten. Han atxilotu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Ramon Lazaro Tudelanoko presidente ohia aske utzi dute behin-behinean, baina Estatutik irteteko debekuarekin
Ikerketaren buru den instrukzioko epailearen ustez, partiden emaitzak moldatzen zituen kirol-ustelkeria sare baten burua da. Zuzendu zuen klubetako dirua bereganatzea ere leporatu dio.
Jose Ignacio Lopez de Arriortua, "Superlopez", hil da
Zornotzarra jaiotzez, automobilgintzan izan zuen ibilbide oparoarengatik izan zen ezaguna.
Martxoaren 3ko sarraskia oroitarazteko artelan berri bat egin dute Gasteizen, jatorrizkoaren gainean
Gasteizko Zaramaga auzoan, Martxoaren 3ko sarraskian oinarritutako jatorrizko muralaren gainean artelan berri bat egin dute. Pinturak 180 metro koadroko azalera hartzen du, eta jatorrizkoaren konposizioa eta aldarrikapen-mezua errespetatzen ditu.
Euskadi eta Nafarroa, % 95etik gorako emaitzekin unibertsitatera sartzeko probetan
24.700 ikasletik gora aurkeztu dira Hego Euskal Herrian, eta hizkuntza-ereduen arabera aldeak nabarmenak dira: Euskadin, euskaraz ikasi dutenen % 96,80k gainditu dute proba, eta gaztelaniazko ereduan %89,71k; Nafarroan, berriz, bi hizkuntza-ereduek %96tik gorako gainditze-tasak izan dituzte.
Honelakoa izango da 4.000 pertsonatik gora bilduko dituen EHUren graduazio-ekitaldia: txapelak, bertsolariak eta Palestinarekiko elkartasuna
Graduazio bateratua egingo du EHUk, estreinakoz, ostiral honetan, San Mamesen. Nøgen eta Janus Lester musika-taldeek eta Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek girotuko dute ekitalditzarra.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du adingabeei sexu-hurbilketa egiteagatik Irungo irakasle bati ezarritako zigorra
Epaimahaiak atzera bota du irakasleak Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren epaiaren aurka jarritako errekurtsoa, eta 4 urte eta erdiko kartzela-zigorra bete beharko du, eta, behin irtenda, lau urtez egongo da zaintzapean aske. Ebazpena ez da irmoa, eta errekurritu egin daiteke, Auzitegi Nagusian bertan.
Nahi duzun karrerara sartzeko gutxieneko nota atera ez baduzu, zer egin?
Nahi den karreran sartzeko gutxieneko nota ez lortzeak ez ditu ate guztiak ixten, eta itxarote-zerrendak, antzeko graduak eta Lanbide Heziketa aukera baliagarriak izan daitezke. EHUko eta Batxilergoko orientatzaileek eta Lanbide Heziketako adituek adierazi dutenez, ikasleek bide alternatiboak dituzte nahi duten karrera horretan sartzeko.
Susana Miranda Osasunbideako Lehen Arretako gerenteak dimisioa eman du
Bi urte eman ditu karguan, eta bere denbora horretan, kritika ugari jaso ditu Osasunbideak, besteak beste, hitzordua eskatzeko egon diren arazoengatik eta izandako atzerapenengatik.
Iruñeko Udalak sexu-eraso bat gaitzesteko elkarretaratzea egin du
Erasoa ekainaren 5ean izan zen, ostegun goizaldean, Taconera parkean. Bertan, bi gizonek gizon gazte bati eraso egin zioten, eta sexu-abusuak egin zizkioten. Gizonetako bat espetxean dago, eta Polizia bigarrena identifikatzen saiatzen ari da.
Onik aurkitu dute Bilbon desagertutako 13 urteko neskatoa
Familiak salaketa bat aurkeztu zuen neskatoaren desagerpenagatik igandean, eta asteartean topatu dute.