Andaluziako hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andaluziako parte hartzea % 52,14koa izan da 18:00etarako, 2022an baino 7,6 puntu handiagoa

6.812.902 andaluziar deitu dituzte Andaluziako hauteskunde autonomikoetan botoa ematera, 2022an baino 171.046 gehiago. Parlamentua 109 diputatuk osatuko dute, eta 25 alderdik eta 3 koaliziok aurkeztu dituzte hautagaiak.

Iragarkia
SEVILLA, 17/05/2026.- El 100 % de las 10.403 mesas electorales para los comicios autonómicos andaluces estaban constituidas a las 9.45 horas, según los datos de la web de seguimiento electoral de la Junta de Andalucía. EFE/ David Arjona
18:00 - 20:00

Andaluziako hauteskundeetako parte hartzea % 52,14koa izan da 18:00etarako, 2022an baino 7,6 puntu handiagoa.

Hamahirugarren hauteskunde autonomikoak egiten ari dira Andaluzian, eta PP da faborito nagusia inkestetan. Ikusteko dago, ordea, gehiengo osoa lortzen duen. Ziur asko parte hartzeak baldintzatuko du popularren gehiengoa.

Hartara, andaluziarrek gaur erabakiko dute sozialistarik gabeko hirugarren gobernua izango duten. Izan ere, PPko hautagai Juanma Morenok Voxekin egindako akordioei esker, PSOE "Andaluziako Gobernutik kanpo" utzi dute azken bi agintaldietan.

Hautagai nagusiek goizean eman dute botoa. 

Juanma Moreno Andaluziako presidente eta Andaluziako popularren hautagaiak adierazi duenez, "sentsazio oso onak" dituela joan da bozkatzera, baina "dena irekita dago", eta "parte hartze handia" izatea espero du.

Maria Jesus Montero Andaluziako sozialisten hautagaiak "etxean ez geratzeko" eta botoa ematera "ilusioz" joan daitezela eskatu die boto emaileei, "egun oso garrantzitsua" delako.

Antonio Maillo Por Andalucia alderdiaren presidentegaiak "ilusioa eta mobilizazioa" eskatu ditu andaluziarrek datozen lau urteetan zer nahi duten erabaki dezaten.

Jose Ignacio Garcia Adelante Andalucia alderdiaren hautagaiak ere parte hartzeko deia egin du, eta babesa eskatu du "langileen, Andaluziako herriaren eta jende arruntaren alde".

Azkenik, Manuel Gavira Voxeko hautagaiak "lehentasunak argi dituen gobernu bat" behar dela esan du.

6,8 milioi andaluziar daude hauteslekuetara deituta

 

6,8 milioi andaluziar baino gehiago deitu dituzte Andaluziako Parlamenturako hauteskundeetan botoa ematera. Zehazki, 6.812.902 dira botoa ematera deitutakoak, 2022an baino 171.046 gehiago.

Hautesle horietatik 302.070 atzerrian bizi dira, baina XIII. legegintzaldirako Andaluziako Parlamentua osatuko duten 109 diputatuak aukeratzeko deitu dituzte. Guztira, 25 alderdik eta 3 koaliziok aurkeztu dituzte hautagaiak.

Zer du jokoan alderdi bakoitzak M17an?

 

Andaluziako Parlamenturako hauteskunde autonomikoek agertoki ezberdinak marraztu dituzte alderdi nagusi edo koalizioentzat.

Guztira 27 alderdi politiko daude, baina 13 baino ez dira aurkeztu barruti guztietan. Dena den, 5 alderdiren arteko lehia aurreikusten da: PP, PSOE, Vox, Por Andalucía eta Adelante Andalucia.

Baina, zer du bakoitzak jokoan?

Ezkerraren gotorleku eraitsia, eskuinaren bastioi berria

andalucia cadidatos andaluzia hautagaiak juanma moreno maria jesus montero manuel gavira antonio maillo jose ignacio garcia

 

Sinesgaitza zirudiena orain 10 urte ari da gertatzen: Espainiako ezkerraren gotorleku nagusia eraitsi da, eta andaluziarrek eskuinerantz lerratzen jarraitzen dute. Igandeko hauteskundeetan ez da joera aldaketarik espero, eta zalantza da PPk bere kasa lortuko duen gehiengo osoa ala Voxen babesa beharko duen. Inkesten arabera, bi alderdi horiek batera Parlamentuko ordezkarien % 65 inguru eskuratuko dituzte. Eta hortik zalanta: zer gertatu da azken urteotan Andaluzian ezker-eskuin indar harremana zeharo iraul dadin?

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X