Hauteskundeak, Andaluzian: zer du jokoan alderdi bakoitzak M17an?
Gauerdian amaituko da hauteskunde kanpaina Andaluzian. Inkesta guztiek Juanma Moreno PPko hautagaia jotzen dute irabazle, baina ikusteko dago Voxen botoak beharko dituen ala ez gobernatzeko. PSOEk, berriz, Maria Jesus Montero hautagaiarekin, azken unera arte ahalegindu nahi du azken urteotan galdutako boto-emaileak berreskuratzen.
Andaluziako hauteskundeetako bost hautagai nagusiak
Andaluziako Parlamenturako hauteskunde autonomikoak gainean dira jada, igandean, maiatzaren 17an, bozkatu behar baitute andaluziarrek. 2018tik presidente den Juanma Morenoren Alderdi Popularra jotzen dute garaile inkestek.
Orotara 27 alderdi eta koalizio aurkeztu dira, baina horietatik 13 lehiatuko dira barruti guztietan. Nolanahi ere, norgehiagoka nagusia 5 alderdiren artekoa izango da: PP, PSOE, Vox, Por Andalucia eta Adelante Andalucia.
Gauerdian amaituko da kanpaina, eta hasi bezala amaituko da, panorama politiko ireki batekin. Gaur, kanpainako itxiera ekitaldietan, azken mezu eta deiak entzungo dira.
Baina, zer du jokoan talde bakoitzak? Jarraian, gako nagusiak.
Moreno, gehiengo osoaren bila
Inkesta guztien arabera, Juanma Moreno PPko hautagai eta 2018tik Andaluziako presidente denak erraz irabaziko ditu hauteskundeak, baina ikusteko dago gehiengo osoaren langara iritsiko den, horren arabera asko aldatuko baita egoera politikoa.
Zalantzarik gabe, Morenoren helburua gehiengoa lortzea da, kontrako agertokiak Voxen esanetara jartzea esan nahiko bailuke. Buruzagi popularrak bakar-bakarrik gobernatu nahi du.
Alderdi ultraeskuindarrak jada ohartarazi du Extremaduran edota Aragoin mahai gainean jarritako baldintza berberak jarriko dituela Andaluzian, eta, noski, "lehentasun nazionala" izango dela horien artean.
PPren barruan profil moderatua duen buruzagia, ultraeskuindarren ideietatik urruntzen ahalegindu da, baina 2018an haiekin akordioa adostuta iritsi zen presidente kargura.
Montero, PSOEk Andaluzian galdutako boto-emaileen atzetik
Inkesten haizea kontra duela iritsiko da hauteskunde egunera Maria Jesus Montero PSOEren hautagaia. Aurreikuspenek diote ez dituela hobetuko 2022ko bozetako emaitzak; 30 eserleku lortu zituzten orduan sozialistek Andaluzian.
Egoera irauli eta indarra erakusteko, azken urteotan PSOEk Andaluzian galdu dituen boto-emaileak berreskuratzeko itxaropena du Monterok.
Espainiako Gobernuan zituen presidenteorde lehen eta Ogasun ministro karguak utzi zituen Andaluzian hautagai izateko. Aurreikuspen guztiak hautsi eta emaitzak hobetzea lortuko balu ere, ezkerreko beste alderdiekin hitz egin beharko luke. Nolanahi ere, galdeketa bakar batek ere ez du agertoki hori iragarri.
Voxek giltza eskuratu nahi du
Eskuin muturreko alderdiaren helburua bakarra da: Morenok gehiengo osoa ez lortzea. Horrela, Andaluziako politika munduan indarra hartuko luke Voxek, eta giltza eskuan izango luke, datozen lau urteotarako Andaluziako Gobernuan.
Manuel Gavira da Voxen hautagaia, eta Extremadurako eta Aragoiko formula du buruan: alderdiaren goranzko joerari eustea eta Andaluziako Gobernuan erabakigarria izatea.
Por Andalucia, ezkerreko frontearen apustua
Eskuinari aurre egiteko, Espainiako Estatuko ezkerreko taldeak fronte handi bat osatzeko ahaleginetan ari diren honetan, Andaluzian apustu hori probatuko du Por Andaluciak. Besteak beste, IU, Sumar Mugimendua edota Podemos batzen dituen koalizioa da, eta Andonio Maillo IUko kidea du hautagai.
Egungo ordezkaritza bikoiztu eta gutxienez 10 diputatu lortzea da horien asmoa, eta ez dute baztertzen gobernura iristea, ezkerreko beste taldeekin batera. Dena dela, inkesten arabera, orain lau urteko emaitzak berdinduko dituzte, edo, kasurik onenean, zerbait hobetu.
Adelante Andalucia, goraka
Goranzko bidean eta galdeketetan aurreikuspenak alde dituela helduko da M17ko hitzordura Jose Ignacio Garcia Adelante Andaluciako hautagaia.
PSOEren ezkerretara kokatzen du bere burua alderdi honek, eta izaera propioari eutsi nahi dio, estatu mailako taldeen egituretatik bereizita. Andaluziarren nortasuna du ikur.
Egun 2 diputatu bakarrik ditu Adelante Andaluciak, baina, inkesten arabera, oso litekeena da Por Andaluciari aurrea hartu eta laugarren indarra izatea hurrengo legegintzaldian hauteskunde hauen ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.