EH Bilduk "progresibotasun indizea zehaztu" du, hizkuntza-eskakizunen inguruko "akordio inklusiboa" ahalbidetzeko
EH Bilduk sei zuzenketa aurkeztu dizkie guztira Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko mahai gainean dauden bi lege-proposamenei; koalizioak berak erregistratutakoari lau, eta EAJrenari, bi.
Bere testuari egindako aldaketetan, "progresibotasun indizea" zehaztu du EH Bilduk, derrigortasun hori modu "malguan" ezartzeko bidea izango dela eta "akordio inklusibo bat" ahalbidetu dezakela argudiatuta.
Josu Aztiria EH Bilduren legebiltzarkideak azaldu duenez, euren lege-proposamenaren "garapena findu eta zehaztu" dute. "Hau da, indize hori kalkulatzeko modua zehazten dugu, nola kalkulatu zenbat plazatan geroratu daitekeen euskara eskakizuna", zehaztu du.
Koalizioaren arabera, indize hori legean bertan jasotzeak "segurtasun juridiko handiagoa" emanten dio sistemari. "Hala gomendatu digute hainbat legelarik legearen tramitazioan". Gainera, "adostasuna lortzeko borondatea adierazteko modua" dela uste du EH Bilduk, "progresibotasuna eta malgutasuna zehazteak akordio inklusibo bat erraz dezakeelako EAJ, PSE eta Sumar alderdiekin".
Jeltzaleen testuan egin dituen zuzenketen artean, propio nabarmendu dute "bi hizkuntza ofizialak ezagutzea nahitaezkoa" izatearen printzipio orokorra, eta irizpide horretan ezin dela atzera egin esan du koalizioak.
Euskara eta gaztelania parekatzea
EH Bilduk iazko ekainean erregistratu zuen bere proposamena Legebiltzarrean. "Euskara, Euskal Herriko berezko hizkuntza izanik, euskal administrazio publikoen hizkuntza ofiziala da, gaztelania bezala, eta zerbitzu zein lanerako hizkuntza izango da". Abiapuntu horrekin, koalizioaren proposamena da euskara eta gaztelania parekatzea eta bi hizkuntza ofizialen ezagutza irizpide orokor izatea administrazioan, "malgutasunez eta modu progresiboan" eta "tokian tokiko egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta".
EH Bilduren esanetan, proposamenaren oinarria Katalunian, Galizian, Valentzian eta Balearretan indarrean dagoen legedia da, Auzitegi Konstituzionalak ontzat eman duena.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko garraio publikoen artean egindako aldaketak doakoak izango dira 2027an
Lehen fasea 2026ko urriaren 1ean hasiko da, Metro Bilbaoren eta Euskotrenen arteko proba pilotu batekin. Era berean, lurraldea 5 gunetik 3ra pasako da, eta horrek egungo tarifa-sistema sinplifikatzea ahalbidetuko du.
Eusko Jaurlaritzak 70 milioi eskaini ditu medikuen lan-baldintzak eta soldatak hobetzeko
Alberto Martinez Osasun sailburuak Euskadiko osasun profesionalekin egindako negoziazioen aurrerapenak azpimarratu ditu, eta Estatutu Marko berriaren tramitazioan Osasun Ministerioak egindako kudeaketa kritikatu du.
Otegi, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordio eza ez da aukera bat"
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak esan du "denbora irabazi" nahi izan dutela, euskararen legean negoziatzen jarraitu ahal izateko. Espainiako ustelkeria kasuen inguruan esan du "zalantzarik gabe borrokatu" behar dela, baina, haren ustez, funtsean helburu politiko batek eragin ditu operazioak: "PSOE hau" eta Pedro Sanchezek osatu duen ezkerreko aliantza suntsitzea.
Nor da Mikel Hidalgo, EAJren Bilboko alkategaia?
Bilbon 1993an jaioa, sektore pribatuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean garatu du bere ibilbidea. 2022tik garapen iraunkorrari eta 2030 Agendari lotutako Nazio Batuen proiektuetan dihardu.
Albiste izango dira: Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenaren hasiera, Leon XIV.a Bartzelonan eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren aurkezpena
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Mikel Hidalgo izendatu dute Bilboko alkatetzarako EAJren hautagai, eta oinarrien esku geratu da berrespena
33 urte ditu eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua da. Imanol Pradalesen Lehendakaritzako kide da gaur egun. Hain zuzen ere, Nazio Batuen 2030 Agenda Euskadin aplikatzeko arduradunetako bat da.
Sanchezek ekainaren 24an emango ditu PSOEri eragiten dioten auziei buruzko azalpenak Kongresuan
Espainiako Gobernuko presidenteak berak eskatu zuen agerraldia egitea, joan den maiatzaren 27an, Guardia Zibilaren UCO unitatea Ferrazen sartu eta gero, Leire Diaz militante ohi sozialistaren auziarekin lotutako informazioa biltzera.
Pazienteek osasungintzan parte har dezatela ahalbidetuko duen legea tramitatzen hasiko direla iragarri du Martinez sailburuak
Neurri aitzindaria izango da; izan ere, onartuz gero, pazienteen elkarteek "osasun-politikak diseinatzen eta erabakitzen" parte har dezaten ahalbidetuko duen Estatuko lehen legea izango da. Sailburuak hilabete barru hasi nahi du tramitazioa, orduan Gobernu Kontseilura aurreproiektua eraman asmo du.
Enplegu Publikoaren Legea erreformatzeko EAJk egindako proposamenak tramitazioan aurrera egingo du, EH Bilduren abstentzioari esker
"Akordiorik eza ez da aukera bat. Euskarak zein Enplegu Publikoaren Legeak akordio eta adostasun zabalak eskatzen dituzte", esan du EH Bilduk. Bestalde, koalizioaren jatorrizko proposamena ere eztabaidatuko da batzordean.
EAJk lidergoa mantenduko luke Araban eta Bizkaian, eta EH Bildu gailenduko litzateke Gipuzkoan
Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera, PSE-EE hirugarren indarra izango litzateke hiru lurraldeetan, eta abstentzioa, % 41 ingurukoa.