Aldamak Pedro Sanchez “talde antolatuaren” buru gisa jo du
Maskarak iruzurra eginda erosi ziren ala ez ikertzeko egiten ari diren epaiketan, enpresariak epailearen aurrean esan du eraikuntza enpresa batzuek herri lanen lizitazioak irabazi zituztela komisioak ordaintzearen truke.
Victor de Aldama Auzitegi Gorenera heldu da asteazken honetan. Argazkia: EFE
Auzitegi Gorenean egindako deklarazioan, Victor de Aldama enpresariak esan du 3,5 eta 4 milioi euro artean eman zizkiela Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiari eta haren aholkulari izandako Koldo Garciari. Halaber, azaldu du hilero 10.000 euroko ordainketak egiten zizkiela, eta horiek beste edozein kontabilitatetatik kanpo eta “opari” modura ematen zirela azpimarrratu du.
Garraio Ministerioak pandemia garaian esleitutako maskarilla-kontratuen auziaren epaiketan, Aldamak adierazi du Koldok esan ziola zenbait eraikuntza-enpresari lagundu egin behar zitzaiela kontratu publikoak lortzen, eta horien bidez PSOEren finantzaketarako funtsak eskuratuko liratekeela. Bere esanetan, ekarpen horiek eskudirutan egin behar ziren, fakturaziorik gabe.
Testuinguru horretan, enpresariak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea “talde antolatu” horren burua zen. Abalos bigarren mailan kokatu du eta Koldo Garcia hirugarreneanean. Halaber, Koldok presidentearen ingurunearekiko zuzeneko lotura zuela esan du, eta haren arabera, operazioen berri ematen zion. Aldamaren esabetan, 2019an Sanchezek PSOEren ekitaldi batean esker ona adierazi zion.
Aldamak, gainera, azaldu du barne-ohar eta kodeetan Abalos “nagusi handia” gisa agertzen zela, eta Koldo “Goblins” izenarekin identifikatzen zuela, bere harreman eta gastuen jarraipena egiteko erabiltzen zuen sistemaren barruan.