Espainiak 40.000 milioi euroraino handitu du gastu militarra, eta gehien gastatzen duten 15 herrialdeen artean dago
Centre Delàsek astelehen honetan aurkeztu duen txosten batean esparru militarra bideratutako gastuak gehitu dizkio Defentsa Ministerioko aurrekontuari; hala nola ikerketarako partidak, atzerriko operazioak, partida industrialak eta abar. Horrek guztiak partida osoa BPGaren % 2,42ra igotzen dutela salatu du.
Centre Delàs d’Estudis per la Pau erakundeak astelehen honetan aurkeztu duen txostenaren arabera, Espainiaren gastu militarra 39.476 milioi eurokoa izan da 2025ean, Espainiako Gobernuak emandako datuaren (33.000 milio) gainetik. Urtebetean % 35eko igoera izan du.
NATOrekin BPGaren % 2ra iristeko hartutako konpromisoa betetzeko, Ministroen Kontseiluak duela urtebete onartu zuen Defentsa Ministerioaren aurrekontua 10.471 milioi euro handituko zuela eta, guztira, 33.123 milioi euroko gastua egingo zuela. Urte amaieran Ministerioak egindako likidazioaren arabera, berriz, azken aurrekontua 23.041 milioi eurokoa izan zen, BPGaren % 1,44koa, 2023tik luzatutako hasierako aurrekontuari aparteko kredituak gehituta.
Delàs zentroak, ordea, 39.476 milioira igo du zenbatekoa, esparru militarrekotzat jotzen dituen beste gastu batzuk gehitu ditu eta; hala nola ikerketa eta garapeneko gastuak, atzerriko operazioak, partida industrialak eta lotutako finantza-kostuak. Horrelako gastuak ez dira Defentsako aurrekontuan sartzen normalean, beste Ministerio batzuen aurrekontuetan egon ohi baitira.
Beraz, kalkulu horren arabera, urte bakarrean, BPGaren % 0,88tik % 2,42ra igo da, eta Espainia gastu militarrean eta armen sektorean gehien gastatzen duten munduko 15 herrialdeen zerrendan sartu da.
Txostenaren aurkezpenean, Pere Ortega Centre Delàsko ikertzaileak ohartarazi du gastu horrek murrizketak ekarriko dituela etxebizizan, osasunean eta hezkuntzan, eta "herritar guztien ongizateari" eragingo diola.
Israelekiko lotura militarrak
Era berean, Israelgo enpresek Espainiako programa militarretan duten parte-hartzeari buruz dagoen "gardentasun falta" salatu du txostenak.
Txostenean jarritakoaren arabera, Espainiaren eta Israelen arteko harreman militarrak geldiarazteko onartutako lege-dekretua "ez da eraginkorra"; izan ere, A400M garraio-hegazkinaren, A330 MRTT hegaldiko hornikuntza-hegazkinaren, C295 zaintza- eta patruila-hegazkinaren eta SIRTAP drone taktikoaren programetatik armak transferitzeari buruzko bazterketa-klausula aplikatu zen.
Bestalde, Alys Samson Israelekiko merkataritza-harremana eten dadila eskatzen duen kanpainaren ordezkariak salatu duenez, dekretua "ez da tresna eraginkorra izaten ari" harreman militarrak eteteko. Gogorarazi du Defentsa Ministerioak ez duela Israelgo enpresei esleitutako kontraturik baliogabetu, tartean aipatu ditu SILAM sistemari lotutako 700 milioikoa eta bonbekin lotutako 200 milioikoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.