Sahararrei Espainiako nazionalitatea aitortzen dien lege proposamenari helduko dio berriro Kongresuak asteartean
Sumarrek dozena erdi zuzenketa proposatuko die Kongresuko taldeei, akordioa lortzeko bidean, eta ponentziari onespena emateko helburuarekin. Zuzenketa horietan gainerako alderdiek egindako proposamenak laburbiltzen dira, PPrenak izan ezik.
Saharar herriaren Espainiako ordezkariaren bilera, Kongresuko talde parlamentarioekin. Argazkia: Europa Press
Kongresuko Justizia Batzordeak bilera egingo du asteartean, ateak itxita, sahararrei espainiar nazionalitatea aitortzen dien lege proposamena aztertzeko. Sumarrek bultzatutako ekimenak ez du oraingoz PSOEren babesik, eta urtebete inguru darama ez atzera ez aurrera.
Hori horrela, Sumarrek dozena erdi zuzenketa proposatuko die Kongresuko taldeei, akordioa lortzeko bidean, eta ponentziari onespena emateko helburuarekin. Zuzenketa horietan gainerako alderdiek egindako proposamenak laburbiltzen dira, PPrenak izan ezik. Edozein modutan, Sumarrek espero du PPk legea onartzeko konpromisoa hartzea.
Iragan astean Fronte Polisarioarekin bildu ziren alderdiak, PSOE, Junts eta Vox salbu, araudian aurrerapausoak emateko asmoarekin.
Orduan onartu zuten Espainiako administrazioaren menpe jaiotako sahararrei espainiar herritartasun ofiziala aitortu nahi dien lege proposamenari berrekitea. Gainera, Sumarrek ohartarazi zuen, PSOEren oniritzirik gabe ere araua aurrera ateratzeko nahikoa babes dutela.
Sumarrek pozik hartu du lege proposamena desblokeatzea
Enrique Santiago Sumarren Justizia Batzordearen bozeramaileak eman du ponentzia aztertuko duen bileraren berri, eta "albiste ontzat" jo du legearen tramitazioa desblokeatu izana.
Zure interesekoa izan daiteke
Denis Itxaso: “Kaleratze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Gaur egingo dira Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"