Arabak eta Gipuzkoak turismo-tasa ezartzea onartu dute
Bizkaiak joan den astelehenean onartu zuen, eta modu horretan, EAEko hiru lurralde historikoetan 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira zerga berria kobratzen.
EAJk, PSE-EEk eta Podemosen maiatzean akordioa itxi ondoren, Arabako eta Gipuzkoako batzar nagusiek egonaldi turistikoen gaineko tasa ezartzea onartu dute asteazken honetan. Jeltzaleen, sozialisten eta alderdi morekoen botoei EH Bildurenak batu zaizkie.
Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldetan 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira zerga berria kobratzen. Bizkaiko ganberak joan den astelehenean eman zion argi berdea foru arauari.
Arabako Batzar Nagusietan, EAJk, PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk babestu dute tasa ezartzea, eta PPk eta Voxek aurka bozkatu dute.
Gipuzkoan ere, EAJk, PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk aldeko botoa eman dute, eta PP abstenitu egin da.