Euskara gatazkatik urruntzeko eskatu du Pradalesek: "Hizkuntzak denok behar gaitu"
Imanol Pradales lehendakariak adierazi du euskararen aurrerapausoak ez direla "inposaketatik" etorriko, eta datozen hamarkadetan euskara biziberritzeko bide berri bat irekiko duen "Jauzia gara" ekimena aipatu du.
Imanol Pradales, artxiboko irudi batean.
Imanol Pradales lehendakariak dei egin die euskaldun guztiei euskara elkarrekin bultzatzeko, eta deitoratu egin du azken hilabeteetan horren inguruan izandako albisteek eta polemikek "etorkizunari begirako fokua erabat desbideratu izana. Gatazkaren eremuan kokatu dute gure hizkuntza, eta hori ez da ona".
Hala adierazi du LinkedIn sare sozialeko bere kontuan larunbat honetan argitaratutako idatzi batean. Bertan adierazi duenez, aurrerapausoak "ez dira inposaketaren ondorio izango", eta, beraz, euskararekiko "atxikimendu emozional positiboa" sustatzeko eta "askatasunarekin, bizikidetzarekin, sormenarekin eta aukera berriekin lotzeko" eskatu du.
'Lubakiak gainditu, arnasa hartzeko ' izeneko artikuluan, Pradales euskal gizarte osoari zuzenduta, "bere hizkuntza zaintzen duen herri baten harrotasun partekatua hauspotu" nahi duela esan du, eta horrek "guztiok interpelatzen gaitu, izan euskaradun edo ez".
Lehendakariak gaztelania ere aipatu du, eta azaldu du batzuek esaten dutela "euskara gaztelaniaren kaltetan inposatzen dela —bai, mundu mailan laugarrena den hizkuntza horren kaltetan—". "Beste batzuek, edozein auziren gainean, euskarak toki guztietatik erasoak jasotzen dituela salatzen dute, etengabe trintxerak eraikiz eta etsaiak definituz", eta "etiketak banatzen jarraitzen dutenak" ere aipatu ditu.
Hausnarketa eta eztabaida
Polemika horien aurrean, Pradalesek esan du euskara dela galtzaile nagusia, eta "hausnarketa eta eztabaida" sustatzearen alde egin du. "Gaur milioi bat pertsonatik gora gara euskaraz dakigunak. Hala ere, ezagutzaz harago, gaur euskararen erronka nagusia erabileran eta gizarte aldaketa sakon eta azkarrei erantzuten jakitean dago", hausnartu du.
"Behar dugu, besteak beste, euskal hiztunek elkarren artean hizkuntza erabiltzea eta eremu berrietan presentzia handiagoa izatea", aldarrikatu du lehendakariak, eta, erantsi duenez, euskarak aurrera egiteko "ezin da hizkuntza-politiken edo erakundeen egitasmoetatik bakarrik erantzun", "ahalegin kolektiboa" eskatzen baitu.
Testuinguru horretan, lehendakariak "Jauzia gara" ekimena aipatu du, euskarak behar duen bultzada berria lantzeko elkarrizketarako eta lankidetzarako gune bat sustatuko duena: "Eusko Jaurlaritzak herritar eta kolektibo guztiei irekiko dien plaza bat izango da".
Horrela, Pradalesek euskara "balio positiboekin" lotzearen aldeko apustua egin du, "estadioak ez ezik, euskarak eskoletako patioak, tabernetako elkarrizketak edo herriko plazak ere bete ditzan. Euskara guztiona delako eta guztiok zaindu eta sustatu behar dugulako".
Zure interesekoa izan daiteke
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.