Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu die 'proces' auziarekin lotutako delituengatik zigortutako zortzi pertsonari
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Amnistia Legea EBko zuzenbidearekin bat datorrela eta "adiskidetzea errazten" duela ebatzi eta astebetera hartu du erabakia Espainiako Auzitegiko Gorenak.
Roger Torrent artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Espainiako Auzitegi Gorenak Amnistia Legea aplikatu die lehen aldiz 'proces' auziaren baitan desobedientzia delituengatik zein desordena publikoagatik zigortutako zortzi pertsonari; Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidente ohiari, besteak beste.
Auzitegi Goreneko Zigor Arloko Salak ostiral arratsaldean eman du jakitera erabaki hori, guztira lau auto plazaratuta. Auto horietan, zortzi pertsonaren erantzukizun penala amaitutzat jo du, Amnistia Legeak babesten dituela iritzita.
Erabakia Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Amnistia Legearen inguruan epaia eman ondoren iritsi da. Duela astebete ebatzi zuen legea Europako zuzenbidearekin bat datorrela. Haren arabera, Amnistia Legeak ez die Europar Batasunaren finantza-interesei kalterik egiten, ezta terrorismoari buruzko Europako araudia urratzen ere. Auzitegiak ildo berean nabarmendu duenez, lege horrek "adiskidetzea errazten du".
Roger Torrent da amnistia horren onuradunetako bat. Josep Costa i Rosello, Eusebi Campdepadros eta Adriana Delgado Herreros Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kide ohiekin batera zigortu zuten, guztiei 'proces' auziarekin lotutako desobedientzia delitu bat egotzita.
Istiluak Gironako epaitegien aurrean
Amnistia jaso dute, halaber, 2019ko urriaren 19ko goizaldean Gironan izandako istiluetan parte hartzeagatik akusatutako bi lagunek. 'Proces' auziaren epaiaren aurkako protesten baitan jazo ziren istilu haiek.
Gironako Auzitegiak urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri zien desordena publikoak egotzita, eta hiriko epaitegien egoitzaren kontra galtzada-harriak jaurtitzea egotzi zien.
Zure interesekoa izan daiteke
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.