Kataluniako prozesuaren epaiketa
Meritxell Serret Generalitateko kontseilari ohiari amnistia aplikatu dio Gorenak
Amnistia ezartzen dioten Generalitateko lehen kontseilari ohia da. 2017ko urriaren 1eko Kataluniako erreferendumagatik urtebeterako gaitasungabetu zuten eta 12.000 euroko isuna ezarri zioten, desobedientzia larria egotzita.
Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu die 'proces' auziarekin lotutako delituengatik zigortutako zortzi pertsonari
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Amnistia Legea EBko zuzenbidearekin bat datorrela eta "adiskidetzea errazten" duela ebatzi eta astebetera hartu du erabakia Espainiako Auzitegiko Gorenak.
Puigdemont, Comin eta Puigek Espainia salatu dute Europako Batzordearen aurrean, amnistia legea ez aplikatzeagatik
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiako amnistia legeari oniritzia eman ondoren, Kontu Auzitegiak akusazioei eta defentsei galdetu die aukerarik ote dagoen Kataluniako independentzia-prozesuagatik zigortutako 30 bat goi karguduni amnistia ez aplikatzeko.
Zeintzuk dira hurrengo urratsak? Epaiak ez du ekarriko Puigdemonti amnistia berehala ezartzea
Carles Puigdemont presidente ohia eta Toni Comin zein Lluis Puig kontseilari ohiak atxilotzeko aginduek indarrean jarraitzen dute. Europako epaia gorabehera, Espainiako Justiziak kasua aztertzeko eta ebazteko ardura du orain.
Puigdemontek adierazi du amnistia geldiarazteak "Europaren kontra egitea" dakarrela
Kataluniako presidente ohiaren hitzetan, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia independentismoaren "garaipen irmoa eta politikoa" da.
Estatuko Fiskaltza eta Abokatutza Puigdemonti amnistia ematearen alde agertu dira, Gorenaren ezezkoaren aurrean
Bi erakundeek Kontsituzionaleko berme-gortean aurkeztu dituzte beren idazkiak, Auzitegi Gorenak dirua bidegabe erabiltzeagatik amnistia ez aplikatzeko hartutako erabakiaren aurka presidente ohiak jarritako babes-errekurtsoa onar dezan eskatzeko. Bi erakundeek uste dute Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu behar ziola, eta kritikatu dute Amnistia Legea modu "arrazoigabe eta arbitrarioan" interpretatu zuela, hura aplikatzea saihesteko.
Bere aurkako atxilotze-agindua bertan behera uzteko eskatu dio Puigdemontek Konstituzionalari
Kataluniako presidente ohiaren defentsak azpimarratu duenez, "urteetan zehar" Puigdemontek "mugatuta izan du bere mugimendu askatasuna eta jarduera instituzionala, atxiloketa aginduen ondorioz, zeinaren baliozkotasuna juridikoki indargabetu duten Amnistiaren Lege Organikoak eta Auzitegi honek (Konstituzionala) zein Europako estandarrek".
Amnistiari buruzko azken hitza “aberria salbatu” nahi duten epaileek dutela ohartarazi du Puigdemontek
EBko abokatu nagusiak amnistia legearen gainean emandako iritzia dela eta balorazio ezberdinak egin dituzte aldeek. EBko abokatu nagusiak amnistia legeari babesa eman diola iritzi diote Junts, ERC eta Espainiako Gobernuak. PPren ustez, berriz, amnistia legeak zuzenbide estatuaren printzipioak "urratu" dituela ondorioztatu du Europar Batasuneko abokatu nagusiak.
Estrasburgoko auzitegiak ebatzi du Espainiak ez zituela urratu Junqueras, Sanchez eta Turullen eskubide politikoak
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak behin-behineko espetxealdiari buruz eta horrek eskubide politikoetan izan zuen eraginari buruzko iritzia eman du. Estrasburgon egoitza duen epaitegiak aho batez baztertu ditu auzi-jartzaileen argudioak eta kartzelan mantentzearen erabakia justifikatuta zegoela nabarmendu du.
Europako Batzordeak zalantzan jarri du amnistia legeak "interes orokorrari" erantzuten dionik
Europako Batzordearen izenean parte hartu duen abokatu espainiarraren arabera, argi dago amnistia legea Sanchezen inbestidura lortzeko akordio politiko baten ondorio dela. Halaber, nabarmendu du Veneziako Batzordeari entzungor egin eta legea premiaz tramitatu izanak klase politikoaren, erakundeen eta gizartearen arteko "arrakala are sakonagoa" izatea eragin duela.
Konstituzionalak amnistia babesteko arrazoiak: Kataluniako prozesu independentista "krisi politikoaren kasu paradigmatikoa" izan zen
Konstituzionalak ezustekorik gabe atzera bota du PPk aurkeztutako helegitea, baina ebazpenak berrikuntza batzuk ditu, besteak beste, amnistia justifikatzeko arrazoibidea sendotzea.