Kataluniako prozesuaren epaiketa
2019/11/19 - 15:26
Jordi Sanchezek eta Cuixartek kalean beharko lukete Amnistia Internazionalaren ustez
Kataluniako 'proces' auziaren epaiaren inguruko txostena plazaratu du Amnistia Internazionalak. Jordi biek, Sanchezek eta Cuixartek, kalean beharko luketela iritzi dio.
2019/11/19 - 14:31
Sanchez eta Cuixart 'berehala askatzeko' eskatu du Amnistia Internazionalak
Erakundearen iritziz, "sedizio delitua oso modu orokorrean" jasota dago Espainiako Zigor Kodean, eta "horrek interpretazio zabalegia eta arriskutsua" ahalbidetzen du.
2019/11/18 - 14:59
Quim Torra: 'Bai, desobeditu egin nuen'
Quim Torra Kataluniako presidenteak adierazi duenez, Hauteskunde Batzordeak emadako agindua legez kanpokoa zelako ez zuen obeditu.
2019/11/18 - 10:14
Torra: 'Hauteskunde Batzordearen agindua legez kanpokoa zelako desobeditu nuen'
Kataluniako presidenteak ez die erantzun Voxen eta Fiskaltzaren galderei. Auzitegiak ez du onartu epaiketa bertan behera uzteko defentsak egindako eskaera.
2019/11/18 - 09:58
Quim Torra epaitegira heldu da, lazo hori bat ez kentzeagatik epaitua izateko
Quim Torra presidentea JxCat, ERC, Cup, Omnium eta ANCko kideekin batera iritsi da Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusira.
2019/11/17 - 21:44
Bi urtez kargu publikoan aritzeko debekua jaso dezake Torrak
Kataluniako presidenteak justiziarekin hitzordua du bihar, apirilean eraikin ofizialetatik lazo horia ez zuelako kendu.
2019/11/16 - 18:23
'Nikolas txikiak' CDRkoei aurre egin die Bartzelonako Sants geltokian
Manifestariek errieta egin diete, eta bultzadak eta ostikadak eman dizkiote. Mossoek babestuta sartu da geltokian.
2019/11/15 - 17:55
Espainiako Gobernuak elkarrizketa eskatu du Konstituzioaren eta Estatutuaren barruan
"Bakarrizketa" uzteko eskatu dio Isabel Celaa Exekutibo zentraleko bozeramaileak independentismoari, "euren artean hitz egin behar duten aurrenak Kataluniako alderdiak direlako".
2019/11/15 - 12:39
Cominek, Puigek eta Puigdemontek baterako bista izango dute, abenduaren 16an
Belgikan ihes eginda dauden Generalitateko kontseilari ohiek hala zuten eskatuta. Bistan haien aurkako euroagindua aztertuko dute.
2019/11/14 - 19:09
Ponsati libre geratu da, behin behinean, eta abenduan deklaratuko du berriro
Ponsatiren aurkako estradizio prozesuak abenduaren 12an izango du jarraipena (Erresuma Batuan hauteskunde orokor aurreratuak egingo dituztenean), beste agerraldi batekin.
2019/11/14 - 14:24
Clara Ponsati kontseilari ohia Edinburgoko polizia-etxe batean aurkeztu da
Bere burua entregatu du gaur Eskoziako Poliziaren aurrean, Espainiara estraditatzeko epaiketa hasi aurretik.
2019/11/14 - 14:19
Clara Ponsatik bere burua entregatu du Edinburgoko polizia-etxe batean
Clara Ponsati Kataluniako Gobernuko Hezkuntza sailburu ohiak bere burua entregatu du gaur Edinburgoko polizia-etxe batean, Espainiara estraditatzeko epaiketa hasi aurretik.
2019/11/13 - 11:40
Gironan AP-7 errepidea blokeatzen duten manifestariak kanporatzen hasi dira Mossoak
Polizia dispositibo handi bat AP-7 autobidera iritsi da, Gironan. Duela hamabi ordu baino gehiagotik trafikoa blokeatzen ari diren manifestariak kanporatzen hasi dira.
2019/11/13 - 11:10
Tsunami Demokratikoak amaitutzat eman ditu errepideetan egindako ekintzak
Dena dela, ekintza gehiago prestatzen hasi direla aurreratu du plataformak, eta eskerrak eman dizkie "ekintzetan parte hartu duten "lurralde osoko eta Euskal Herriko herritarrei".
2019/11/13 - 09:39
AP-7 errepideak itxita jarraitzen du Tsunami Demokratikoaren protestagatik
Manifestariek hainbat su piztu dute errepidean. 500 auto inguru harrapatuta daude AP-7an eta Babes Zibilak laguntza eskaini die.
2019/11/13 - 09:13
Aske utzi dituzte Jonqueran atxilotutako 19 manifestariak
Jendarmeek 18 protestari hartu zituzten atxilo, eta Mossoek, bat. AP-7a hustu ostean, gertu dagoen N-II errepidera joan ziren, eta hura ere itxi zuten.
2019/11/13 - 00:50
Tsunami Demokratikoaren protestak Behobiako mugaraino iritsi dira
Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan hainbat kilometroko pilaketak izan dira, protestan parte hartu duten ehunka ibilgailuen eta kamioien zirkulazio handia izan delako.
2019/11/12 - 23:43
CDRek Bartzelonako sarrera eta irteera etorbide nagusiak itxi dituzte
Ehunka pertsonak Bartzelonako sarrera eta irteera etorbide nagusiak itxi dituzte gaur arratsaldean: Diagonala, Meridiana eta Gran Via.
2019/11/12 - 23:29
Tsunami Demokratikoak AP-7 errepidea moztu du, Gironan
Arratsaldean, errepidea mozteari ekin diote. Zenbait musika talde kontzertuak izan dira bertan. Mossoak ere bertaratu dira, baina oraingoz festa giroa da nagusi manifestarien artean.
2019/11/12 - 22:13
CDRek Bartzelonako sarrera-irteera nagusiak itxi dituzte
Jonqueratik bidali ostean, hiriburura eraman dituzte protesta ekintzak.