Tsunami Demokratikoaren protestak Behobiako mugaraino iritsi dira
Tsunami Demokratikoak astearte arratsaldean AP-8 autobidean Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga blokeatzeko deia egin du.
Deialdiari erantzunez, arratsaldean, ehunka ibilgailu abiatu dira bertarantz, bi zutabetan, Donostiako Garbera merkataritza-gunetik eta Urruñatik, abiadura motelean.
21:00ak inguruan, 16 kilometrorainoko pilaketak zeuden Behobian, Irungo noranzkoan, protestaren ondorioz eta kamioien joan-etorriak sarritan sortzen dituzten ilarengatik. Gainera, atzo jaieguna izan zen Frantzian, eta kamioiek galarazita izan dute gaur arte Ipar Euskal Herrian zirkulatzea.
"Barraskilo operazioa" lelopean, 18:00etatik aurrera Donostiako Garbera zentro komertzialean, Oiartzungo ordainlekuan eta Urruñan biltzeko eskatu die manifestariei, eta orduko 60 kilometroko abiaduran eta AP-8ko bi erreiak erabiliz joan dira denak bata bestearen atzetik Behobiara bidean.
Ilara luzeak izan dira hainbat orduz, eta protestan parte hartu duten asko ibilgailuetatik jaitsi dira, ikurrinak eta Kataluniako bandera independentistak eskuetan hartuta.
Ertzaintzak errepidera atera diren manifestariak identifikatu ditu. Halaber, ibilgailuak AP-8 autobidetik N-121 errepidera desbideratu ditu, Behobia inguruan, eta, ondorioz, Tsunami Demokratikoaren karabana ez da Biriaturaino iritsi.
Tsunami Demokratikoak 23:00etan eman du amaitutzat Euskal Herrian egin duen lehendabiziko protesta.
"Katalunia eta Euskal Herriaren eskubideen aldeko urratsa" izan dela eta autodeterminazioa gauzatzeko "urrats gehiago" eman beharko direla azpimarratu du, sare sozialetan zabaldutako mezu batean. "Lortuko dugu. Mila esker Euskal Herria!", erantsi dute.
Tsunami Demokratikoaren mezua
Goizean, Tsunami Demokratikoak katalanez, euskaraz eta ingelesez idatzitako mezuak zabaldu ditu sare sozialetan. Ohar horietan esaten duenez, Euskal Herria eta Katalunia "aspalditik dabiltza euren eskubide demokratikoen alde lanean, eta horrek Estatuarekin talka egitera eraman ditu".
Tsunami Demokratikoaren ustez, "Katalunia eta Euskal Herriarentzako eskaintza demokratikoaren garaia da. Horregatik Estatuari argi esaten diogu: Spain, sit and talk".
"Arazoa ez dira Katalunia eta Euskal Herria, arazoa Estatu espainiarra bera da, ez delako gai bizi duen lurralde auziari irtenbide demokratiko bat emateko. Bi gatazken irtenbideak hautetsontziak jartzea eta erreferendumak egitea eskatzen du. Autodeterminazio eskubidea errespetatzea", azaldu du Tsunami Demokratikoak.
Horren esanetan, deialdia "elkartasunetik harago doa, herriok gure eskubideen alde elkarlanean arituz indartsuagoak baikara". "Herri oso bat olatu bat bezala kalera ateratzen denean, gai da Europar Batasuneko estatu errepresoreena gainditzeko", gaineratu du.
Adierazpena Lluis Llach abeslariaren "L'estaca" kanta ezagunaren pasarte bat aipatuz amaitu du Tsunami Demokratikoak: "Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan! Ikusiko dek nola-nola laister eroriko dan".
Zure interesekoa izan daiteke
Javier Remirezek Nafarroako gobernukideei dei egin die koalizio akordioa "aztertzeko eta berresteko"
Lehen presidenteordeak bilera batera deitu ditu PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin, "legealdia amaitu arte, edo haratago, sinatutako konpromiso politikoa aztertzeko eta, hala badagokio, berresteko". Testuinguru horretan, "konpromisoa" eskatu die alderdiei.
Nafarroako Parlamentuak urtebeteko luzamendua onartuta, itunpeko sareko 14 gelak ez dira itxiko datorren ikasturtean
UPNk bultzatutako ekimenak erregionalisten, PPren eta Voxen aldeko botoak jaso ditu. EH Bildu eta Geroa Bai abstenitu egin dira, eta PSNk eta Contigo Zurekin alderdiek kontra bozkatu dute.
Geroa Baik eta PSNk ikasgelen auzian itxitako akordioa kolokan, iragarri eta ordu gutxira
Geroa Baik ohartarazi du ez dagoela adostutakoa betzeko bermerik, PSNk "jarrera aldatu ezean". Sozialistek koalizioari eskatu diote "hausnartzeko" eta "konpromisoari eusteko".
Euskal Gardentasun Legeak aurrera egin du, oposizioaren babesik gabe
Gardentasunaren Euskal Lege berriak informazio publikorako sarbidea, herritarren parte-hartzea eta lobbyen jarduera arautuko ditu. Araua EAJren eta PSEren babesarekin atera da aurrera, eta oposizio osoak baztertu du, uste baitute ez dela nahikoa eta anbiziorik gabekoa dela.
PSNk eta Geroa Baik behin betiko hautsi dituzte hezkuntza itunen inguruko negoziazioak
PSNren, Geroa Bairen eta EH Bilduren arteko elkarrizketak hautsi egin dira Nafarroako Parlamentuan, eta ez dago akordiorik itunpeko sareko 14 unitate ixtea saihesteko. Zuzenketen bozketak erabakiko du orain UPNk hezkuntza itunen inguruan bultzatutako lege proposamenak aurrera egiten duen ala ez.
Albiste izango dira: Itunpeko ikasgelen itxierari buruzko osoko bilkura, Xi Jinping eta Donald Trumpen arteko bilera eta Orioko balea harrapatu zutela 125 urte
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Nafarroako ikastolek uste dute oraindik badagoela "negoziatzeko tarterik" hezkuntza itunen inguruan
Nafarroako Parlamentuak UPNren lege-proposamena eztabaidatuko du ostegun honetan; ikasgelak aldatzeko irizpideak finkatzea du helburu horrek.
Pradalesek uste du Vatikanora egindako bisitarekin Euskadiren eta Egoitza Santuaren arteko harremana indartu egin dela
Imanol Pradales lehendakariak Leon XIV.a aita santua agurtu du Vatikanoko audientzia orokorrean, eta, ondoren, ia ordubetez bildu da Pietro Parolin Estatu idazkariarekin. "Balio sinboliko eta instituzional handiko topaketa izan da, Euskadiren eta Egoitza Santuaren arteko harremana sendotzeko aukera" ematen duela ziurtatu du.
Chivitek bere "zintzotasuna" jarri du "berme" gisa: "Inork ez du nire jardunean deliturik aurkitu, ezta aurkituko ere"
Nafarroako Gobernuko presidenteak agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean, eta azpimarratu du bere gobernuan ez dagoela ustelkeriarik.
Pradalesek aita santua Euskadira gonbidatu du, eta "Gernika" lanarekin eta euskararekin lotutako opariak eman dizkio
Eusko Jaurlaritzak oparien balio sinbolikoa nabarmendu du, memoria historikoa, bakearen defentsa eta kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren babesa aldarrikatzen baitute.