HIZKUNTZA ESKUBIDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskararen aldeko berrespena egin dute Ipar Euskal Herrian auziperatutako auzapezek

Paueko Auzitegiko epailearen aurrean eseri dira zortzi auzapez, gobernatzen dituzten herriko-etxeetan euskarari egindako aitorpenagatik
Aiherra, Baigorri, Bidarrai, Hiriburu, Irulegi, Izpura, Senpere eta Uztaritzeko auzapezak Auzitegira sartu aurretik. Argazkia: EITB.

Ipar Euskal Herriko zortzi udalerriren aurkako auzia izan da asteazken honetan Paueko Administrazio auzitegian euskara bertako hizkuntza gisa aitortzeagatik. Pirinio Atlantikoetako Prefetak helegitea jarri zuen herriko-etxe horietan hartutako ebazpenen aurka Frantziako Konstituzioko bigarren artikulua urratzea leporatuta.

Aiherra, Baigorri, Bidarrai, Hiriburu, Irulegi, Izpura, Senpere eta Uztaritzeko auzapezak izan dira auzitegian. Herri horietako udal gobernuek, aurretik beste hainbatek egin bezala, euskara bertako hizkuntza gisa aitortzen zuten ebazpenak onartu zituzten.

Auzitegira sartu aurretik auzapezek argudiatu dute euren asmoa ez dela izan Frantziako Estatuarekin zein frantses hizkuntzarekin liskarretan sartzea. Aitzitik, euskara babestea, erabilera sustatzea eta etorkizunerako transmisioa ziurtatzea bilatzen dutela ebazpen horiek.

Prefetaren ordezkaririk ez da izan epaiketan. Epaileak hurrengo egunetan emango du ebazpena. 

Abuztuan atzera bota zituen Paueko Auzitegiak Baionako eta Sarako herriko-etxeen aitortzak eta hauek helegitea ezarri zuten. Azaroaren 12an ebatziko dira bi helegite horiek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X