Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zupiriak iritzi dio Intxaurrondon trebatzen diren udaltzainen arduradunek azalpenak eman beharko dituztela

Sailburuak gogorarazi du Poliziaren Legeak (2012) horren gaineko funtzionamendua zehazten duela, eta harrezkero ertzain eta udaltzainen hautaketan eta prestakuntzan lanean aritu direla. Horrekin lotuta, azpimarratu du EAEko udal gehienak ados daudela sistema horrekin.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak gaur, asteazkenarekin, adierazi du polizien prestakuntzarako erreferentzia bakarra Arkautiko akademia dela, eta esparru horretatik ateratzen den guztia aztertu egin behar dela, Gipuzkoako zenbait udaltzainek Intxaurrondon jasotako formakuntzaren harira.

Onda Vascan egin dioten elkarrizketan esan du, halaber, bere sailak bazuela Intxaurrondon gertatzen ari zenari buruzko informazioa, eta ohartarazi du, ikastaroak behar bezalako ezagutzarik ez dutenek emanez gero, "eurena ez den esparru batean" sartzen ari direla udaltzainak. 

Ildo horretan, sailburuak gogorarazi du 2012ko Poliziaren Legeak horren gaineko funtzionamendua zehazten duela, eta harrezkero ertzain eta udaltzainen hautaketan eta prestakuntzan lanean aritu direla. Horrekin lotuta, azpimarratu du EAEko udal gehienak ados daudela sistema horrekin.

Trebakuntzarako gonbidapena Guardia Zibilak berak egin ziela eta Gipuzkoako udaltzain guztiengana zuzendu zela ere nabarmendu du. "Batzuek joatea erabaki zuten, eta beste batzuek, ez joatea. Horregatik, horren inguruko azalpenak Intxaurrondon izan diren udaltzainen arduradunek eman beharko dituzte", adierazi du Zupiriak.

Bestalde, zalantzan jarri du beste udalerri batzuk ere gauza bera egiten ari direla, eta zehaztu du "orain arte argitaratutako informazioak kontu desberdinak nahasten" ari direla, "Justiziaren, Fiskaltzaren, elkarteen, hirugarren sektorearen eta abarren esku hartzea izan duten jardunaldi batzuk egon baitira".

Dena den, gai horiek Arkautiko oinarrizko prestakuntzan sartuta daudela esan du. "Politika kontuak tarteko, EH Bilduk beste erabaki batzuk hartu nahi izan ditu, eta horren ondorioak bere gain hartu behar ditu", amaitu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X