AMNISTIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Llarena epaileak Puigdemonten aurkako sumarioa itxi du, Gorenak amnistia ezar diezaion

Pablo Llarena epaileak itxi egin du 2017tik Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren aurka procesagatik irekitako sumarioa, Auzitegi Goreneko Zigor Aretoak amnistia behin betiko ezartzeko eta erantzukizun penal orotatik salbuesteko azken urratsa.

(Foto de ARCHIVO)

El presidente de Junts per Catalunya, Carles Puigdemont (C), ofrece declaraciones a los medios, a 24 de enero de 2026, en Perpiñán (Francia). Puigdemont ha convocado una cumbre extraordinaria con toda la cúpula del partido, diputados y algunos de sus alcaldes con motivo de los recientes incidentes en la red ferroviaria y las carreteras catalanas causados por el accidente de un tren de Rodalies en el municipio barcelonés de Gelida del pasado martes.



Glòria Sánchez / Europa Press

24/1/2026
Argazkia: EFE.

Pablo Llarena epaileak itxi egin du 2017tik Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren aurka procesagatik irekitako sumarioa, Auzitegi Goreneko Zigor Aretoak amnistia behin betiko ezartzeko eta erantzukizun penal orotatik salbuesteko azken urratsa.

Beste buruzagi independentistei, tartean Oriol Junqueras ERCren presidenteari, ezarria die legea, eta orain ez dago inolako oztoporik Auzitegi Goreneko Zigor Aretoak Puigdemonti ere aplika diezaion. Izan ere, aspalditik itzul daiteke Kataluniara, atxilotzeko agindua bertan behera utzi baitzuten.

Llarena epaileak auto bat eman du Carles Puigdemonten eta Antoni Comin eta Lluis Puig kontseilari ohien auzipetzea indargabe uzteko, eta sumarioa amaitutzat jo du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X