Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andoaingo alkateak argitu du ez datorrela bat Intxaurrondoko kuartelera udaltzainak bidaltzeko erabakiarekin

"Alkateak eta udalerriak herrietatik kanpoko interes elektoralista eta alderdikoien zerbitzura ez erabiltzeko eskatu nahi dut", azpimarratu du Andoni Alvarez alkateak.

EAJk atzo salatu zuenearen arabera, Andoaingo eta Tolosako udalek, biak EH Bilduren agindupean, Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelera bidali zituzten herriko udaltzainak, tiro eta prestakuntza praktikak egitera.

Prentsan zabaldu den informazio horri dagokienez, Andoaingo alkate Andoni Alvarezek adierazi du egia dela hainbat udaltzain Intxaurrondoko kuartelean egon direla prestakuntza jasotzen, baina argitu du ez duela erabakia babesten. 

"Argi utzi nahi dut erabaki hori ez dela Alkatetzarena izan eta ez dugula babesten", adierazi du. "Horren berri izan genuenetik, gertatutakoari buruzko informazioa biltzeko eta herritarrei azalpenak emateko erantzukizuna hartu dugu", gaineratu du.

Alvarezek azaldu du, gainera, lanean ari direla eta "neurri egokiak" hartuko dituztela. 

"Amaitzeko, alkateak eta udalerriak herrietatik kanpoko interes elektoralista eta alderdikoien zerbitzura ez erabiltzeko eskatu nahi dut", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X