Larrialdietako, Joko eta Ikuskizunetako eta Euskalmeteko zuzendari berriak izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Aurrerantzean, Nerea Alday izango da Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari, Juan Carlos Medina, Joko eta Ikuskizun zuzendari, eta Jesus Arana Euskalmeteko zuzendari nagusi.
Jose Antonio Arandak erretiroa hartu ondoren, Euskalmeteko zuzendari berria Jesus Arana izango da. Artxiboko argazkia: EITB
Eusko Jaurlaritzak aldaketak egin ditu Segurtasun Sailaren barruan eta hiru izendapen onartu ditu gaurko gobernu bileran. Aurrerantzean, Nerea Alday izango da Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako zuzendari berria, Juan Carlos Medina Joko eta Ikuskizun zuzendaria, eta Jesus Arana Euskalmeteko zuzendari nagusia.
Orain arte Joko eta Ikuskizun zuzendaria izan dena Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaritzaz arduratuko da, Joseba Zorrillak, berak hala eskatuta, kargua utzi ondoren.
Aldaketa horren ondotik, Joko eta Ikuskizunen arduradun berria Juan Carlos Medina izango da, nekazaritzako ingeniari teknikoa eta 2011tik Añanako (Araba) alkatea dena.
Halaber, Jose Antonio Arandak erretiroa hartu ondoren, Euskalmeteko zuzendari berria Jesus Arana izango da.