Marco de la Peña Adifen presidenteak ere dimisioa eman du
Marco de la Peñak bi urte eman ditu Adifen presidente. 2024ko irailaren 17an hasi zuen kargu horretan, eta abiadura handiko trenetan izandako bi istripuri aurre egin behar izan die.
Urda herrian (Toledo) gertatutako istripuaren irudia. Argazkia: Europa Press.
Luis Pedro Marco de la Peña Adifen presidenteak dimisioa aurkeztu dio Carlos Cuerpo lehen presidenteordeari eta orain Garraio ministroari, eta Cuerpok onartu egin du, Gobernuak jakinarazi duenaren arabera.
Marco de la Peñak bi urte eman ditu Adifen presidente. 2024ko irailaren 17an hasi zuen kargua, eta abiadura handiko trenetan izandako bi istripuri egin behar izan die aurre: Adamuzkoa (Kordoba), 46 hildakorekin, eta Urdakoa (Toledo), joan den astean, gutxienez 69 biktimarekin.
Cuerpok biltzera deituta zuen Marco de la Peña, gaur Adifen Administrazio Kontseilua egin eta gero. Kontseiluaren gai-zerrendan ez zegoen Adifeko presidentearen jarraipenari buruzkorik, konpainiaren gertuko iturrien arabera.