Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du Euskadi tentsio handiko eremu izendatzeko EH Bilduk egindako proposamena

Alderdi guztiak, Sumar salbu, legez besteko proposamenaren aurka agertu dira. Proposamen horretan koalizio abertzaleak Eusko Jaurlaritzari  eskatu zion alokairu prezioetarako erreferentzia indize propioa garatzea eta bere eskumen eremuan izan ditzakeen aplikazioak aztertzea.

El Pleno ha debatido sobre los descuentos en el transporte público



REMITIDA / HANDOUT por PARLAMENTO VASCO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

05/11/2026

Eusko Legebiltzarrak atzera bota du EH Bilduk EAEko hiru lurraldeak tentsio handiko eremu izendatzeko egindako proposamena, eta Etxebizitza Eskubidearen Legearen egungo eredua aplikatzen jarraitzearen alde egin du, udalerriz udalerriko egoera aztertuta.

Alderdi guztiak, Sumar salbu, legez besteko proposamenaren aurka agertu dira. Proposamen horretan koalizio abertzaleak Eusko Jaurlaritzari  eskatu zion alokairu prezioetarako erreferentzia indize propioa garatzea eta bere eskumen eremuan izan ditzakeen aplikazioak aztertzea.

EAJren eta PSE-EEren botoekin, Sumarren abstentzioarekin eta gainerako taldeen ezezkoarekin, Legebiltzarrak sozialistek eta jeltzaleek aurkeztutako zuzenketa babestu du. Hartara, gaur egun indarrean dagoen legezko prozesudurari eutsiko diote aurrerantzean ere. 

Hori horrela, Eusko Jaurlaritzari galdegin diote gaur egungo eredua aplikatzeko, eta, horrenbestez, tentsionatutako eremuen izendapena horretarako baldintzak betetzen dituzten udalerri guztietara zabaltzeko, euskal herritarren % 72ri "babesa" eskaintzeko helburuarekin.

EH Bilduko Xabier Astigarragak argudiatu du etxebizitzaren arazoa "orokortuta" dagoela EAEko udalerri guztietan, eta horregatik uste du erakundeek eskura dituzten tresna guztiak erabili behar dituztela errealitate horri heltzeko.

Maria Jose Etxegoienek (EAJ) azaldu duenez, nahiz eta arazoa orokorra izan prezioen egoera, eskaintza edo etxebizitza beharrak ez dira berdinak udalerri guztietan. Hori dela eta, Jaurlaritzak arlo horretan egiten duen lana nabarmendu ondoren, bere alderdiak, "mezu elektoralistetatik harago, "politika eraginkorrak" defendatzen dituela azpimarratu du.  

Ildo beretik, Adrian Fernandez sozialistak zehaztu du EH Bilduren proposamena ez dela juridikoki bideragarria, hiru lurraldeek, oro har, ez dituztelako betetzen gune tentsionatuak izateko legezko baldintzak, eta berretsi du Denis Itxasoren saila prozedura guztiak azkartzen ari dela izendapen hori ahalik eta udalerri gehienetara iristeko.

Bestalde, PPko Ana Moralese ziurtatu du eremu tentsionatuak PSOE eta EAJren porrotaren beste ertz bat gehiago direla. "Etxebizitza berriak sortzeko ez da prezioen kontrolik behar, pisu gehiago eraikitzea baizik", zehaztu du. 

Aitzitik, Jon Hernandezek (Sumar) ohartarazi du espekulazioak ez dituela muga kontuak ulertzen, eta, beraz, etxebizitzaren arazoa ez dela udalerri baten mugetan amaitzen. "Ez gaitezen espekulazioaren atzetik joan, moztu dezagun lurralde osoan", planteatu du.

Azkenik, Amaia Martinezek (Vox) baztertu egin du proposamena, "Euskadi interbentzionismo instituzionaleko laborategi" bihurtu nahi dutela iritzita, eta "prezioen askatasunaren" alde egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X