Eusko Legebiltzarra
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren aurrekontua % 5,8 igoko da, 1.338 milioiraino, eta Lanbide ardatz nagusi hartuko du
Arratsaldean Gobernantza sailburuak eta Industria sailburuak hurrengo urteko kontuak azaldu dituzte. Gobernantza sailak 192,4 milioi euro izango du eta zatirik handiena Administrazioa eraldatzeko eta modernizatzeko erabiliko da. Industria Sailak 676,1 milioi euro izango ditu, eta hobekuntza teknologikoa eta AA enpresetan txertatzeko helburuarekin.
Euskadiren etorkizunerako erronka demokratikoak aztertu dituzte akademiko, ikertzaile eta parlamentariek
Topaketa Euskadiko kalitate demokratikoa hobetzeko lantaldeak bultzatu du, eta adituak eta ordezkari politikoak bildu ditu herritarren parte-hartzeaz, berdintasunaz, politika publikoez eta demokraziaren krisiaz eztabaidatzeko.
Legebiltzarrak zuzenketa bat onartu du diru sarrerak bermatzeko errentaren gaineko kontrolak "zorrotzak" izan daitezen
Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak EH Bilduk aurkeztutako legez besteko proposamen bat eztabaidatu behar zuen gaurko saioan, eta, azkenean, Sumarrekin batera transakzio zuzenketa bat egitea erabaki du koalizio abertzaleak. Bi alderdien proposamena, baina, atzera bota dute EAJk, PSE-EEk, PPk eta Voxek
Eusko Legebiltzarrak Bilboko istiluak gaitzetsi ditu, PPren eta Voxen kontrako botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin
Istiluak "politika zikina" egiteko ez erabiltzea eskatu du EAJk. PSEk, berriz, zalantzan jarri du Ertzaintzaren dispositiboa. Indar guztiek aho batez gaitzetsi dituzte liskarrak, baina oposizioa ez da ados jarri arrazoiak eta erantzukizunak norenak diren adierazteko unean.
Pradalesek BABES sistema aurkeztu du, Euskadiko larrialdi guztiak modu bateratuan kudeatzeko
Segurtasunari buruz Eusko Legebiltzarrean egindako osoko bilkura monografikoan, Euskadiko segurtasuna eta babes zibila koordinatzeko aginte bakarra duen egitura aitzindaria aurkeztu du lehendakariak.
Aurrekontuak Eusko Legebiltzarrera iritsi dira, eta abenduaren 21ean onartuko dituzte
Euskal Autonomia Erkidegoko 2027ko aurrekontu orokorren proiektua Eusko Legebiltzarrera iritsi da gaur, asteazkenarekin. Abenduaren 21ean onartuko dute, osoko bilkuran.
Etxebizitzaren arazoa berriro ere eztabaidaren muina, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan
Jaurlaritzak txalotu egin du EAJk eta PSE-EEk adostutako akordio fiskala, alokairurako pizgarriak eta jabe handientzako zergak aurreikusten dituena. Oposizioak, berriz, "ekintzarik eza" egotzi dio Gasteizko exekutiboari.
Itxasok "oso positibotzat" jo du etxebizitzaren erabilera soziala sustatzeko EAJk eta PSE-EEk lotutako akordio fiskala
Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak akordioa goraipatu du, eta foru-aldundiek hori lortzeko izan duten papera aitortu du. Akordioak aurreikusten duenez, zergak jaitsiko zaizkie gazteei etxe bat alokatzen dieten jabeei edo etxea erosten duten gazteei, eta igo egingo zaizkie hirugarren etxebizitzatik aurrera erosten dutenei.
"Nahasgarria" da A-11ko greba justifikatzeko sindikatuek duten jarrera, Pradalesen hitzetan
Etxebizitza eta soldata duinen alde deitutako greba orokorraren inguruan zer iritzi duen galdetu dio Sumarrek lehendakariari, Eusko Legebiltzarrean izandako kontrol saioan.
D'Anjouk "ikuspegi zabala, erantzukizuna eta akordiorako borondatea" eskatu ditu 2027ko aurrekontuak negoziatzeko
Eusko Legebiltzarreko kontrol-saioan egindako agerraldian, Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak datorren astean aurkeztuko duen aurrekontu proiektuaren nondik norakoak aurreratu ditu, eta hauteskundeek negoziazioa ez baldintzatzea espero duela adierazi du.
Albiste izango da: kontrol saioa Legebiltzarrean, etxegabetzea Gasteizen eta langabeziaren datuak
Ertzaintzak 247 arma zuri konfiskatu ditu 2026an
PPren kritiken aurrean, Euskadin Arma Zurien Erabilera Prebenitzeko Ekintza Plana defendatu du Zupiria sailburuak Eusko Legebiltzarrean. Hala ere, "beharrezkoa bada" berrikusteko prest agertu da.
Etxebizitza hizpide Legebiltzarreko kontrol saioan
Autogobernuarekin dekretuekin izan duen "azkartasun" bera izateko eskatu dio Pradalesek Sanchezi
Transferentziak bideratzeko orduan etxebizitza-krisia arintzeko onartutako dekretuekin izandako "azkartasun eta ausardia" bera izateko eskatu dio lehendakariak Espainiako Gobernuari. Pradales EH Bilduri ere zuzendu zaio, eta "Estatutua betetzea eskatzeko" exijitu dio, "Espainiako Gobernuaren erabakiak babesten dituen gogo berarekin".
Legebiltzarrak ez du begi onez jo Maricarmenen auziarekin lotuta Sumarrek maizterren babesa indartzeko egindako proposamena
Sumarrek aurkeztutako legez besteko proposamena atzera bota dute gainerako alderdiek, EH Bilduk salbu. Guztira, 43 ezezko boto (EAJ, PSE, PP eta Vox) eta 27 aldeko boto (Sumar eta EH Bildu) jaso ditu. Koalizio abertzaleak eta PPk aurkeztutako zuzenketak ere ez dira aurrera atera; bai, aldiz, EAJk eta PSEk aurkeztutako osoko zuzenketa.
Beatriz Artolazabal jeltzalea senatari izan dadila erabaki du Eusko Legebiltzarrak
EAJren eta PSE-EEren aldeko 39 botoekin eta oposizioaren 36 boto zuriekin hautatu dute Artolazabal. Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du Senatuan EAJren bozeramaile gisa.
Sumarrek azalpenak eskatuko ditu Legebiltzarrean Hondarribian izandako gizon baten hilketaren harira
Jon Hernandezek azaldu duenez, "zer gertatu zen jakin behar da, baina baita aurretik zerk huts egin zuen ere".
PISAren eztabaida euskararen aurka erabiltzearen arriskuaz ohartarazi du lehendakariak
PISA txostenaren emaitzak eta D eredua izan dira eztabaidagai nagusia Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Ikasleen errendimendu akademiko baxua gainditzeko konponbideak eskatu dizkio oposizioak lehendakariari; Imanol Pradalesek hezkuntza sistema eta euskara defendatuz erantzun die.
Euskal administrazioan euskarari buruzko dekretua baliogabetzen duen epaiaren aurkako helegitea aurkeztuko du Jaurlaritzak
Imanol Pradales lehendakariak euskararen normalizazioa defendatzen jarraituko duela ohartarazi du, "errespetuz baina konplexurik gabe".
Albiste izango dira: Zinemaldiaren hasiera, Politika Orokorreko eztabaidaren ostekoak eta Europak eta Kanadak harremana estutu dute
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.