Legebiltzarrak zuzenketa bat onartu du diru sarrerak bermatzeko errentaren gaineko kontrolak "zorrotzak" izan daitezen
Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak EH Bilduk aurkeztutako legez besteko proposamen bat eztabaidatu behar zuen gaurko saioan, eta, azkenean, Sumarrekin batera transakzio zuzenketa bat egitea erabaki du koalizio abertzaleak. Bi alderdien proposamena, baina, atzera bota dute EAJk, PSE-EEk, PPk eta Voxek
Eusko Legebiltzarrak EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako zuzenketa bat onartu du gaur, diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko oduan, kontrol "zorrotzagoak" egin ditzaten. Halaber, adostu dute laguntza horiek jasotzen dituztei "proportzionaltasuna eta bermeak" ziurtatzea.
Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak EH Bilduk aurkeztutako legez besteko proposamen bat eztabaidatu behar zuen gaurko saioan, eta, azkenean, Sumarrekin batera transakzio zuzenketa bat egitea erabaki du koalizio abertzaleak.
Bi alderdien proposamena, baina, atzera bota dute EAJk, PSE-EEk, PPk eta Voxek (ezezko 47 boto eta baiezko 28 boto jaso ditu). Zuzenketa horren bidez Eusko Jaurlaritzari eskatu nahi zioten "berehalako neurriak" har ditzala Etxebizitza, Lurzoru eta Hirigintza arloko Premiazko Neurriei buruzko Legearen laugarren xedapen gehigarria bertan behera uzteko.
Murrizketak
EH Bilduk eta Sumarrek uste dute xedapen horrek "murrizketak" ezartzen dituela diru sarrerak bermatzeko sistemaren sarbidean, "pertsona zaurgarrien pobrezia eta bazterketa egoera larriagotu dezakeelako, bizitoki alternatiba duin eta egokirik ez dutenak zigortuz".
Era berean, zuzenketa horretan EH Bilduk Jaurlaritzari eskatzen zion "berehala" sustatu zitzala sisteman egindako aldaketak iraultzeko beharrezkoak ziren aldaketak.
Bi alderdien testuaren ordez , EAJren eta PSE-EEren zuzenketa bat onartu dute, bi alderdi horien aldeko botoekin, oposizioa aurka azaldu bada ere.