Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradalesek BABESren sorrera iragarri du, Euskadiko larrialdi guztiak modu bateratuan kudeatzeko sistema

Segurtasunari buruz Eusko Legebiltzarrean egindako osoko bilkura monografikoan, Euskadiko segurtasuna eta babes zibila koordinatzeko aginte bakarra duen egitura aitzindaria aurkeztu du lehendakariak.

IMANOL PRADALES LEHENDAKARI EN EL PLENO MONOGRAFICO SOBRE SEGURIDAD EN EL PARLAMENTO VASCO
Imanol Pradales lehendakaria Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura monografikoan izan da. Argazkia: Orain

Imanol Pradales lehendakariak BABES (Berehalako Arreta Bermatzeko Euskal Sistema) sistema integral berri bat sortuko duela iragarri du asteazken honetan, segurtasunari buruz Eusko Legebiltzarrean egindako osoko bilkura monografikoan.

Sistema horrek Euskadiko larrialdiei eta segurtasunari erantzuteko gaitasun guztiak bilduko ditu lehen aldiz, aterpe operatibo eta teknologiko bakarraren menpe.

BABES: aginte eta adimen teknologikoko zentro bakarra

Babes Zibila, Itsas Salbamendua, Suhiltzaileak, Euskal Polizia (Ertzaintza eta Udaltzaingoa), osasun-zerbitzuak, tokiko eta foru erakundeak eta boluntarioak bilduko eta koordinatuko ditu sistema eragile berriak.

Ekimenak jauzi kualitatibo bat eman nahi du krisi globalen, klimatikoen eta herritarren segurtasunaren kudeaketan, aginte bakar baten eta babes-sare bateratu baten bidez.

Pradalesen hitzetan, BABES sistemak "aurrekaririk gabeko aurrerapena ekarriko du teknologiaren arloan". Sistema berriak arrisku-mapa dinamikoak, aurresateko tresnak, sentsorizazioa, ikus-entzunezko komunikazio-sistema berriak edo datuen analisia aurreikusten ditu. 

Jaurlaritzako buruak adierazi duenez, helburua litzateke "herrialde gisa prest egotea izango da edozein gertakizunen aurrean", lankidetza publiko-pribatua sustatuta, kontingentzia edo hondamendi egoeren aurrean funtsezko zerbitzuen (energia, ura, telekomunikazioak eta garraioa) hornidura bermatuz.

Euskadiren egungo egoeraren diagnostikoan, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura monografikoan, lehendakariak segurtasunaren lau zutabe izendatu ditu "etorkizuneko Euskal Etxea eraikitzeko", hala nola,  bizikidetza, Euskal Polizia, autobabesa eta adikzioen eta gaixotasun mentalen prebentzioa. BABES, larrialdietako sistema integratu berria, hirugarren zutabearen barruan aurkeztu du.

Euskal Polizia indartzea eta berrikuntza operatiboa

Poliziaren alorrean, Pradalesek Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko "Euskal Polizia" eredu bateratu bat finkatzeko beharra azpimarratu du. Pradalesek iragarri du enplegu planak 2030erako Ertzaintzaren 8.000 agentera iristea aurreikusten duela, kalean hurbileko presentzia handiagoa lehenetsiz.

Era berean, hobekuntza teknologikoak eta berehalako materialak iragarri ditu, besteak beste, bideozaintzako sistema dinamikoak eta erabakiak hartzeko IA programak inplementatzea, gidatzeko eta armak erabiltzeko simulagailu mugikor berriak, eta Polizia Zientifikoko laborategiak robotizatzea.

Bizikidetza, aginte demokratikoa eta osasun mentala

Elkarbizitzaren atalean, Pradalesek aginte demokratikoa defendatzeko dei irmoa egin du, "esku gogorrean eta inposaketan erori gabe", zerbitzu publikoetako profesionalekiko (polizia, osasun eta hezkuntza) errespetu zibikoa eskatuz. Gainera, gogor gaitzetsi ditu Bilbon eta Eskoriatzan izandako indarkeriazko jokabideak, asaldura soziala eta istiluak.

Azkenik, euskal estrategiak ahultasun berrien aurreko prebentzio komunitarioa jorratuko duela azaldu du, arreta berezia jarriz osasun mentalean, adikzio digitaletan eta substantzia estupefaziente berrien kontsumoan, Osasun eta Segurtasun Sailek koordinatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X