FORU HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Irujo eta Aitana Duque EAJren hautagaiak izango dira Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendan

EAJren oinarriek aho batez babestu dute Industria kontseilaria eta Vianako alkateordea Nafarroako Parlamenturako hautagai proposatzea. Halaber, Uxue Barkos izango da berriro Geroa Bairen Nafarroako presidentegaia. 

Mikel Irujo eta Aitana Duque

EAJren Nafarroako uri erakundeek aho batez babestu dute Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilaria eta Aitana Duque Vianako alkateorde eta Geroa Bairen udal bozeramailea Nafarroako Parlamenturako hautagai izatea. 

Halaber, Uxue Barkos egungo senatari autonomikoa Geroa Bai koalizioaren Nafarroako Gobernuko presidentegaia izango da, berriro, 2027ko foru hauteskundeetan.

Mikel Irujo Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilariak aholkulari gisa lan egin du Europako Parlamentuan, eta diputatu ere izan zen 2007 eta 2009 artean. Horrez gain, hainbat ardura bete ditu Nafarroako Gobernuan, besteak beste, Gobernuaren Bruselako ordezkaria izan da, EBko Eskualdeetako Batzordeko kidea eta baita Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusia ere. 

Aitana Duque 2023tik Geroa Baiko zinegotzia da, eta Vianako alkateordea. Gaur egun, Nafarroako Parlamentuko presidentearen kabineteko idazkari gisa lan egiten du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X