2027KO UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uxue Barkos izango da berriro Geroa Bairen Nafarroako presidentegai

Geroa Sozialberdeak alderdiak, EAJk eta Atarrabia Taldeak osatutako koalizioko zerrendaburu izango da berriro 2015 eta 2019 artean Nafarroako presidente izandakoa eta egun senatari autonomikoa dena.

Uxue Barkos Nafarroako presidentegai izango da berriro. Argazkia: Europa Press

Uxue Barkos izango da Geroa Bai koalizioaren hautagaia Nafarroako presidente izateko. Argazkia: Orain

Uxue Barkos egungo senatari autonomikoa Geroa Bai koalizioaren hautagaia izango da berriro 2027ko foru hauteskundeetan. 2015 eta 2019 artean Nafarroako presidente izan zena Geroa Sozialberdeak alderdiak, EAJk eta Atarrabia Taldeak osatutako koalizioaren buru izango da berriro. 

Barkos izan da Geroa Bairen presidentegai bakarra koalizioa 2011n osatu zenetik. Gobernua zuzendu zuen 2019ra arte, Geroa Bairen bozeramailea izan zen 2023ra arte eta senatari autonomiko izendatu dute legegintzaldi honetan.

Geroa Baik ohar baten bidez adierazi duenez, Barkos "pertsonarik egokiena da Nafarroa gidatzeko Foru Komunitateak datozen urteetan aurre egin beharko dien erronken aurrean, gizarte eta ekonomia arloan, zerbitzu publikoen eraldaketan, trantsizio energetikoan eta lurralde garapenean". 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X