CEUTAKO MIGRAZIO KRISIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ceutako portuan migratzaileentzat prestatzen ari diren kanpalekua geldiaraztea baztertu du Auzitegi Nazionalak

Atzo Ceutako portuko migratzaileentzako kanpalekua geldiaraztea agindu ostean, azkenean instalazio hori migratzaileei aterpea emateko erabiltzea baimendu du. Auzitegi Nazionalaren arabera, Barne Ministerioak zehaztu beharko ditu agenteen eta migratzaileen segurtasun baldintzak. 

CEUTA (ESPAÑA), 13/09/2026.- La Policía Nacional está procediendo este domingo al traslado de cientos de migrantes que permanecían durmiendo en la calle a una nueva ubicación formada por varias carpas con la intención de evitar que continúen durmiendo a la intemperie. Según han informado a EFE fuentes policiales, el traslado se está produciendo desde primeras horas de esta mañana desde el emplazamiento de Loma Colmenar hacia unas carpas que han sido habilitadas junto a la antigua prisión de Los Rosales. EFE/ Reduan

Ceutako migratzaileen lekualdaketa. Artxiboko argazkia: Europa Press

Migrazio krisiari lotuta, Ceutako portuan migratzaileentzako kanpalekua prestatzen jarraitzen dute, Auzitegi Nazionalak Poliziaren Sindikatu Bateratuak (SUP) egindako eskaria baztertu egin baitu. 

Atzo Ceutako portuko kanpalekua ezartzeko prestaketa lanak geldiaraztea agindu zuten, baina azkenean instalazio hori migratzaileei aterpe emateko erabiltzea baimendu du. Auzitegi Nazionalaren, arabera, Barne Ministerioak zehaztu beharko ditu agenteen eta migratzaileen segurtasun baldintzak

Poliziaren Sindikatu Bateratuak (SUP) 16.000 metro karratuko lur-eremua hartu duen obra geldiaraztea eskatu zuen, kautelazko neurri gisa. Horri erantzunez, atzo Auzitegi Nazionalak Espainiako Gobernua Ceutako portuan eraikitzen ari den migratzaileentzako kanpalekua geldiarazteko agindu zuen, behin-behinean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X